GAURKO EZ OHIKO PLENOAK MAGDALENAKO KUBOAREN HIRITARTZEKO JARDUKETA PROGRAMA BEHIN-BETIKO ONARTU DU

Aza, 2020

Gaur goizez telematikoki burutu den ez ohiko Osoko Bilkuran, pasa den asteko plenoan eguneko aztergatik kanpo geratu ziren bi puntu bozkatu eta onartu dira.

Eguneko Aztergaiaren lehen puntuan Magdalenako Kuboaren Hiritartzeko Jarduketa Programa behin betiko onespen proposamena aurrera atera da. Txomin Sagarzazu Alkateak dioenez, “proiektu honek ibilbide luzea dauka. Haserako onarpena ekainaren 11n egin zen dekretuz, baina aurretik Xehetasun Azterketa 2019ko maiatzaren 8an erregistro bidez sartu zen.

Udal web orrian informazioa martxotik dago, eta inguruan interesa duten bizilagunekin maiatzaren 2an batzartu ginen. Pasa den urriaren 22ko Udalerria Batzordean gaia jorratu zen, joan den asteko Plenoan mahaian utzi genuen puntua, eta gaur dakarkigu bozkatzera”.

EAJ-ko 9 zinegotziek alde bozkatu dute, PSE-EE (2) eta EH BILDUk (2) abstentzioa erabaki dute eta ABOTSANITZek (4) ez du bozketan parte hartu, “indefentsio juridikoa suposatzen digu eta. Informazio asko pasa zaigu astearte arratsaldez, batzorderako eduki beharko genukeena, eta orduan ez genuena. Udal Gobernu Taldeak eraikuntza enpresa pribatuen defentsa lehenesten du, ez herritarren defentsa”.

Bigarren puntuan, Domingotxoeneako Xehetasun Azterketaren behin betiko onespen proposamena onartu egin da. Botaketa lehen puntuko berdina izan da.

Azkenik, hirugarren puntuan Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren 324/2020 epaiaren kontrako kasazio-errekurtsoa jartzeko proposamena onartu da. EAJk alde bozkatu du, eta ABOTSANITZek, PSE-EEk eta EH BILDUk aurkakoa bozkatu dute.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika