Eka, 2019 Irun, Medio ambiente
Irungo Gazteria Zerbitzuak garbiketan aritzeko arratsalde bat antolatu du Bidasoa ibaiaren ertzean, Irun aldean
Ingurumeneko Munduko Egunean, Gazteria Zerbitzuak jakinarazten du DATORREN LARUNBATEAN, EKAINAK 15, GazteARTEan Gazteria Zerbitzuak "GazteARTEan Urban" programaren barruan, Bidasoa ibaia eta inguruak garbitzeko ekitaldi bat antolatu du arratsalderako, 12 eta 25 urte bitartekoentzat.
Helburua da gazteak aintzat hartzea zein arazo dagoen hondakinen isurketari buruz eta zein garrantzitsua den birziklatzea. Ibaiaren Irungo zatia beste modu batez garbituko da.
Ekintza 16:00etan hasiko da, Osinbiribileko txakur parkean. Azalpen labur baten ondoren eta zaborra biltzeko behar diren materialak banatu ondoren, bi talde antolatuko dira. Batzuek ingurua urtetatik garbituko dute Stand Up Paddle XL oholetatik eta beste batzuek, berriz, lehorretik. Osinbiribil eta Santiagotarrak elkarteko ontziraleku artean aurkitzen den zabor eta hondakin guztiak jasoko dira.