Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea hemen dugu

Ira, 2020

Irailaren 20tik 26ra, Hendaiako edota lurraldeko zenbait egituraren ekimenari esker, hamaika hitzordu ukanen ditugu herrian alternatiba iraunkorrak sustatzeko.

Hendaiako Herriko Etxeak eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak ez zuten hitzordu hori gabe gelditu nahi; udaberrian bertan behera utzi behar ukan genuen eta udazken honetara gibelatu eta horregatik, data berria iragarri den unetik bertatik harremanetan hasi gara berriz ere gurekin batera aritzen diren betiko partaideekin.

Babes keinuak eta osasun aginduak betetzeko, hasieran aurreikusia genuen egitaraua egokitu eta arindu dugu. Baina 2020an Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea egin behar zen eta eginen dugu!

Zenbait jardunen bidez (lantegiak, ateraldiak naturara, jokoak, zine-eztabaida, ohartarazte guneak, etab.), hendaiarrei tokiko zenbait aterabide erraz eta ororen mailakoak proposatu nahi dizkiegu garraioei, kontsumoari, elikadurari, birziklaketari edota bioaniztasunaren zaintzari dagokienean.

Aste osoan zehar, txiki nola handi, guztiak gonbidatzen ditugu une garrantzitsu horiek bizitzera. Gure partaide orori eskerrak eman nahi dizkiegu erraz aplika litezkeen jardun iraunkor zenbait ezagutzeko edo gogora ekartzeko aukera emanik; gure planetarentzat on diren jarduerak dira bai eta gure egunerokoari guztiz loturik direnak.

UNE GARRANTZITSUAK

Irailak 20 igandea

09:30 – 12:00: Abbadiako eremua ezagutzeko ibilaldia – CPIE Euskal Itsasbazterra – Nahitaezko izen-ematea – +33 (0)5 59 74 16 18

Irailak 22 asteartea

10:00 – 18:00: “Mugikortasunaren” Mahaia – Euskal Hirigune Elkargoa – Itsasoaren bulebarrean, 69

Irailak 23 asteazkena

10:00 – 12:00: “Faites vos jeux avec de la récup” – Animazioa: herriko Ludoteka, Hendaiako Animazioa, Haur eta Gazte zerbitzua – Nahitaezko izen ematea: +33 (0)6 76 75 74 62

14:30 – 16:30: Ongizaterako paseoa abbadia eremuan – CPIE Euskal Itsasbazterra – Lekua izena ematerakoan zehaztua – +33 (0)5 59 74 16 18

Irailak 24 osteguna

17:30 – 18:30: After work, Larretxea baliabide zentroaren aurkezpena – CPIE Euskal Itsasbazterra – Nahitaezko izen-ematea abrockbank@hendaye.com

Irailak 25 ostirala

20:30: “Rame pour ta planète” Filmaren inguruko zine-topaketa – Cinéma “Les Variétés” en français sous titré en euskara

Iralak 26 larunbata

10:00 – 12:30: Abbadiako eremua ezagutzeko ibilaldia – CPIE Euskal Itsasbazterra- Nahitaezko izen-ematea : 05 59 74 16 18 abbadia.cpie.accueil@hendaye.com

10:00 – 12:30: Arropa eta osagarriak josteko/konpontzeko tailerra – Recylc’Arte elkarteaNahitaezko izen-ematea: www.recyclarte.org sakatuz « je m’inscris à l’atelier »botoia

10:00 – 17:00: Kantauriko ainztasun biologikoaren ezagupena – Urpean eta CODEP 64 elkarteak – liranjaondoen karrika, 10

10:30 à 12:00 :”Petrolioaren gosea” energiaren zibilizazioa geologo baten begietatik – Zoom aplikazioaren bidez –

Izen-ematea: +33 (0)5 59 74 16 18

14:00 – 17:00 : Bizikleta kopontzeko tailerra – Recylc’Arte elkarteaNahitaezko izen-ematea: www.recyclarte.org sakatuz « je m’inscris à l’atelier »botoia

Animazio guztiak urririk dira baina ez ahantz leku bakoitzean izena ematea.

Informazioa: Webgune hau ikus ezazu: IEZI Euskal Itsasbazterra

Honako partaide hauekin:

Partaideak: IEZI Euskal Itsasbazterra – Euskal Hirigune Elkargoa – Hendaiakoop – Recycl’Arte, Urpean, Codep 64 – Rame pour ta planète elkarteak

Diruztatzaileak: Ekologia eta Elkartasun Trantsizioaren Ministerioa – Akitania Berriko Eskualdea – Aturri-Garona Ur Agentzia

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika