GABONETAKO MERKATUA SANTIAGO KALEAN EGINGO DA ABENDUAREN 14 ETA 15EAN

Abe, 2019

Datorren asteburuan, abenduaren 14 eta 15ean, Gabonetako Merkatua antolatuko da Santiago kalean jarriko den karpa handi batean.

Sarrera doan izango da eta merkatuko ordutegia 11:00tatik 20:00etara asteburu guztian. 21 merkatarik parte hartuko dute, iazko 14ko kopurua errez gaindituz. Leloa ‘Hondarribian erostea opari bat da!!!” izango da.

Postuetan erosteaz gain, bertaratutakoek tailerretan parte hartu ahal izango dute. Besteak beste, helduentzako auto-makillaje tailerra, haurrentzako eskulanena, edota Maddi Sormenak egingo duen turbanteak nola janzteko tailerra.

Hortaz gain, larunbata 14, eguerdiko 12:00etan Kale Nagusiko Tatapas tabernako Adur Arrietak showcooking bat eskainiko du, eta arratsaldean magia ikuskina egongo da.

San Pedro kalean bola erraldoi bat

San Pedro kalean bola erraldoi bat jarriko dute Gabonetako apaindurekin haur eta familiek goza dezaten, eta gainera, abenduaren 12tik 15era, ondoko kalean Euskal Liburu eta Diska Azoka egongo da.

Argazkia: Foto de Navidad creado por jeshoots - www.freepik.es

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika