Festetako kartel berezia edizio berezi baterako

Eka, 2020

Kultura Arloa "egungo egoerara egokitutako" San Pedro eta San Martzial 2020 Jaietako programa osatuko duten jarduerak antolatzen ari da. Modu desberdinean egin ahal izango diren ekitaldiak izango dira, sare sozialek eta Internetek eskaintzen dituzten aukerekin, eta jarduera batzuk aurten ezingo dira egin. Datozen egunotan jakinaraziko da zer programa osoa. Ekimen guztien berri emateko, urtero bezala, aurtengo edizioan ere festetako kartela izango dugu, Nerea Bermejo irundarrak egina.

Alarma Estatuaren adierazpenak bertan behera utzi zituen epe administratiboak, eta, besteak beste, kartelak aukeratzeko prozesuari eragin zion, urtero artisten lanak jasotzeko epea irekitzen baita. Egoera horretan geundela, Nerea Bermejo irundarrak jaso du aurtengo festetako kartela egiteko enkargua, horrela SanMartzialetako festetarako prest izateko.

Nerea Bermejok arkitektura ikasi zuen Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. 2011. urtean Londresera joan zen eta diziplina anitzeko estudio batean hasi zen lanean, arkitekto, eta diseinatzaile talde handi batekin. Bere lana ideiak irudikatu eta espazio berriak irudikatzea da. Hiri-ingurunean espezializatua dago eta interes handia du komunitatean, jasangarritasunean eta ingurumenean. Iaz bere lanetako bat erakutsi zuen Londresko Arteen Errege Akademian. Gainera, arkitekturari buruz ikasi eta koloreztatzeko haurrentzako liburu ilustratu bat bukatu berri du, Britainiako Arkitektoen Errege Institutuak argitaratua.

Kartela egiteko moduari dagokionez, Nerea Bermejok honako adierazi du; "Irungo jendearen alaitasuna eta festetako giroa islatu nahi izan dut". Hori dela eta, kartelean ikusten da "denak festetan parte hartzen ari direla. Adinekoak, aurten gehien sufritu dutenak (denak pilaketarik gabeko bananduta), haurrak, behia, jendea dantzan, argazkiak ateratzen eta margotzen online lehiaketetarako, nerabeak skatean, erraldoiak, jendea balkoian, etxe barruan bakailaoa pil erara p edo arrautza frijituak urdaiazpikoarekin prestatzen kuadrilla eta familiarekin hamaiketakoa egiteko, eta musika. Seguru nago eta jendeak balkoitik joko dituela instrumentuak eta etxe eta terrazetan alardearen musika jarriko dutela altu-altu. Azken finean, Irungo ezaugarriak diren erreferentziak; San Juan Harria, Junkaleko Andre Mariaren eliza, Udaletxea, San Martzial eta Aiako Harriak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika