"FENOMENAK" MUSIKAZ BETEKO DU HONDARRIBIKO KASINO ZAHARRA

Urr, 2018 Hondarrribia, Fenomena, Musika

Fenomena Hondarribia jaialdia antolatu dute Fenomena Kultur Elkarteak eta Hondarribiko Udalak, larunbaterako, urriaren 6rako. Ekimenak musika eramango du Kasino Zaharrera, egun osoa hartuko duen egitarau anitz batekin.

3. urtez ospatuko den jaialdi hau gaur aurkeztu da udaletxeko Areto Nagusian, Kalixa Silanes, Kultura zinegitziaren eskutik, Fenomena Kultur Elkarteko Ernesto Villar eta Javier Vitoriarekin batera.

Aurten, nobedade bezala bazkari solidario bat antolatu da Katsikas eta Irungo Inmigranteen Sarearen esktutik. Bazkazia kasino Zaharrean izango da eta tiketak dagoeneko eskuragaii daude 12€en truke Ttopara, petit Tremé eta Txantxangorri tabernetan. Prezioa 12€koa izango da.

12:00 (Kasino Zaharra): OSKAR BENAS INSTRO COMBO (Irun) Honako lagunetaz inguratua aurkezten zaigu zuzeneko emanaldietara: Daf Linares baxujolea (LOLAS CLUB &The FANS, PATXUKO NICE) eta perkusioak partekatuz (Aullido Atómico, TUMBA SWING) eta Javier Vallejo (LOS NERVIOSOS, SUNDANCE KIDS, ESPAGUETTI). Eguardia vermutarekin batera kaleko kontzertu geldiezina aurkeztuko dute FENOMENA 2018ri hasiera emateko

17:00 (Kasino Zaharra) KABBALAH (Iruña). Carmenek, Albak eta Margak izenpeturiko proiektua da. Beraien soinuaz indartsua, enigmatikoa eta liluragaria dela esan da., 70. Hamaradako occult rock retroaren eta 60. Hamarkadako heavy psikodeliko klasikoaren diztiren artean murgiltzen dena.

18:00 (Kasino Zaharra): LÖBISON. Taldea Juanba d´Estresak (ahotsa eta kitarra), Santi Garciak (Baxua) eta Jaime Neriak (bateria) osatzen dute. Azkeneko urteetan penintsulan zehar egindako milaka kilometroak gakoak izan dira LÖBISON genero bihurtzeko. Inongo estiloari leial izan gabe, eta une bakoitzean transmititu nahi duenarentzako beharrezkoa duena bakarrik hartzen duen generoa.

20:00 (Kasino Zaharra): THE HANGING STARS (Londres) Atlantikoko alde bietako eragina jasoz, 70. Hamarkadakdo folk psikodeliakoaren eta countryaren azken hondarrak hartu eta gaur egungo gaietara egokituriko soinu berri eta indartzuetan eraldatzen ditu

20:00 (Kasino Zaharra): GIZZARD (Madrid) rock psikodelikoko talde bat da. Egindako lanari esker, musikaren munduan bidea azkar egiten ari dira, beraien kabuz, disko-etxeen laguntzarik gabe. 2013.urtean bere lehenengo diskoa aurkeztu zuen, UNNATURAL, soinu gordinen eta hipnotikoen nahasketa handi batekin, pasaia zinematografikoak gogora ekartzen dituena.

Jaialdiari amaiera emateko PETIT TREMÉ tabernan 23:30etik aurrera After Festi antolatu du.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika