FAMITXOKO, GURASOEKIN JOLASEAN!

Urr, 2017 Irun, Haurtxoko, Gazteleku, txoko, familia

Irungo haurtxokoek, 4-11 urte tarteko umeei zuzendutako ekimen berri bat antolatu dute. Famitxoko izeneko programa berritzaile, sortzaile, estimulagarri, dibertigarri eta hezigarria, humeo aisialdi aktibo, parte-hartzaile eta ludiko bat edukitzeko helburua betetzen duena.

Programa berri hau jarduera desberdinek osatuko dute, eta lehenak datorren urriak 28an, larunbata, izango du leku, goizeko 10:00etatik 12:00ak bitarte Martindozenea Gaztelekuan (Elizatxo hiribidea, 18). FamiliTxef izeneko ekintza, non umetxo eta gurasoek elkarrekin sukaldatzeko aukera edukiko duten. Gainera, sukaldatzearen prozesu guztia bizitzeko aukera izango dute etxeko txikiek; sukaldari txanoa egiten ikasiko dute, bertan kokatuko den azokatik beharrezko osagaiak aukeratuko dituzte, sukaldatu, sukaldatutakoaren dastatzea ere egingo da denon artean eta azkenik, plater goxoena erabakiko da bozka bitartez.

Bertan parte hartzeko izen ematea, Lapitzeko zein Landetxako Haurtxokoan egin beharko da urriak 25a, asteazkena, baino lehen. Azkenik, arlotik jakinarazi nahi da familia bakoitzak sukaldatzeko mantala eta familiako saski bat ekarri beharko dituztela.

Informazio gehiagorako harremanetan jarri Gazteria Zerbitzuarekin; gazteria@irun.org helbidera maila bidaliz edo 943505404 telefonora deituz.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika