FAMILIA TA LAGUN YOGIAK GARA PALMERA MONTERO GUNEAN

Urt, 2018 Irun, Haurtxokos, Gazteleku, txokos, familia, Yoga

Gazteria Zerbitzuak bai Udal Haurtxokoetako hezitzaile eta koordinatzaileek ere, "Familia ta Lagun" programa bitartez familian egiten diren ekintzei bultzada ematea dute helburu gisa. Iniziatiba hau, hilabetean larunbat batean lekuko izango duen, doako ekintza desberdinek osatuko dute, urrian esaterako "Familitxef" ekintza izan zen, eta azaroan, "Ttakun Ttakun familia ta lagun!" jarduera, oraingoan berriz "Yogiak gara" ospatuko da.

"Yogiak gara!" 4-11 urte bitarteko umeei zuzendutako ekintza da, eta gainera irungo familia guztiei luzatzen zaie gonbita, Haurtxokoetan izen emanda daudenei eta ez daudenei. Datorren otsailak 3an ospatuko da goizeko 10:30etatik 12:30ak bitarte, Palmera Montero Gunean (Leandro Agirretxe, 1). Programa hurrengoa izango da:

10:30etatik 11:30etara, Mandala erraldoiak margotuko dira

11:30etatik 12:30etara, Yoga familian egiteko aukera izango da, Virginia Elgorriagaren eskutik.

Bertan parte hartu nahi duen orok, gaurtik aurrera, urtarrilak 22tik 31a bitartera izen emateko aukera izango du, edozein Haurtxokotara gerturatuta (Ventas: asteazken eta ostiral 16:30etatik 19:30etara, TxikiLab: astelehen, asteazken eta ostiral, 16:30etatik 19:30etara, Lapitze: asteartetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara). Plazak mugatuak dira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika