“FAMILIA OLA” PROGRAMAREN BARRUKO JARDUERAK EGUNGO MURRIZKETETARA EGOKITUKO DIRA

Aza, 2020

Irungo Udalak, Euskara Arloaren bidez, Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres! proiektua abiarazi zuen 2009an, euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko. Bada, ekimen horren esparruan, Familia Ola programa sortu zen: 2 urtetik 8 urtera bitartean dituzten haurren familientzako jarduera sorta bat.

Mónica Martínez ordezkariaren esanetan, “aurten martxan jarri ditugun beste ekimen batzuekin egin behar izan dugun bezala, programaren barruko jardueren antolakuntza Covid-19aren pandemiak eragindako egoerara egokitu dugu. Edonola ere, ezarritako neurriak beteta betiere, Familia Ola programaren helburuari eusten saiatuko gara; hau da, euskara ikasgelaz harago erabiltzea bultzatzen. Euskara eskolatik eta antzeko leku klasiko eta formaletatik kanpo erabiltzea normalizatzen jarraitu nahi dugu, eta beste leku batzuetara eraman, egun hauetan Euskaraldiaren barruan egingo dugun bezala”.

Horretarako, familia euskaldunentzako eta hizkuntza ondo jakin ez baina euskararen erabilera sustatu nahi dutenentzako aisialdiko jarduerak antolatzen dira: sukaldaritza tailerrak, eskulanak, irtenaldiak eta abar antolatu izan dira aurreko ikasturteetan. Ildo horretatik, Euskara Arloak aste hauetarako programatutako proposamenak iragarri ditu:

- Maite Franco ipuin kontalaria, azaroaren 27an, 17:30etik 19:00etara bitartean - Papiroflexia tailerra, abenduaren 4an, 17:30etik 19:00etara bitartean

- Argazkigintza rallya, abenduaren 9an, 17:30etik 19:00etara bitartean, eta lotutako jolasak, abenduaren 11n, 17:30etik 19:00etara bitartean

- Zehazteko dagoen irtenaldi bat, azaroaren 28an

Ezarritako neurriak hartuko dira aurreikusitako jarduerak aurrera eramateko: maskara erabili beharko da nahitaez, tenperatura neurtuko zaie parte hartzaileei, eta taldeak murriztuak izango dira beti.

Aipatzekoa da unean uneko egoera eta unean-unean ezartzen diren murrizketen kontuan izanik eramango direla aurrera jarduerak. Urtxintxa Elkarteak dinamizatuko du programa. Materiala Urtxintxak jarriko du; baina behin unitate bati emanda ez dute besteekin konpartituko.

Udal webgunean eta Irun, 2020ko azaroak 13 www.irun.org helbidean. 943505272 telefonoan kontsultatu daiteke informazioa, eta azaroaren 20ra bitartean eman daiteke izena,

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika