ALBAOLA FAKTORIA: NOLA ERAIKI BALEONTZI BAT

Api, 2017 Albaola, Museo Marítimo, Pasaia, Nao, Planes de ocio

Beti gogoa izaten dugu plan dibertigarriak eta desberdinak planteatzea. Eta onena da plan horiek etxetik oso gertu daudela; beraz, da inolako matetarik prestatu behar. Esan bezala, has zaitezte apuntatzen zuen etxekoekin egin ahal dituzuen ihesaldiak.

Pasaiako badiaren sarreran dago Alba-ola “Itsas Kultur Faktoria”, Museo bilakatutako ontziola. Toki horretan eraikitzen eta konpontzen dira balio historikoko eta kulturako zein etnografiako balioko ontzi tradizionalak.

Bale-arrantzaleak eta beraien ontziak protagonista izan diren itsas odisea handiak ekartzen dira gogora Albaolan. Horregatik, toki hori museo bat izan beharrean, euskal itsas-historia ezagutu ahal duzun gune ireki bat da.

Orain San Juan baleontziaren erreplika bat eraikitzen ari dira (1563koa) jendaurrean. Proiektu hori errepikaezina da, bertan dagoen erakusketa osagarriaz XVI. mendean eta balearen ehiza epikoan murgilduko zara.

Egurrezko etxola izugarri batean ikusiko duzu nola muntatzen diren egiturazko pieza handiak itsasontzi izugarri horri forma emateko.

Albaolara itsasontziz joatea proposatzen dizugu (ezinbestekoa da erreserba egitea 630448 813 telefonoan). Pasaiako portutik ateratzen da, zehazki, “ospitale txikiaren kaitik”. Utz ezazu autoa kaian bertan kokatuta dagien Trintxerpeko doako aparkalekuan eta har ezazu ibilbide zoragarri horri hasiera emango dion ontzi berdea.

Kokapena:

Ondartxo ibilbidea, 1
0110 Pasai San Pedro

43.330672,-1.925883

Ordutegia: al./ig. 10:00-14:00 /15:00-19:00

Tarifak: 7€, sarrera orokorra; 5€, 16 beherakoentzat, langabeentzat, jubilatuentzat, ikasleentzat; 5€ 10 lagunek baino gehiagok osatzen dituzten taldeentzat, doan 6 urtetik beherakoentzat, heldu baten laguntzarekin.

 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika