EZOHIKO KIROL HITZORDUA HENDAIATIK ABIAN

Ots, 2018 Hendaia, kirola, Romain da Fonseca

2018ko otsailaren 3an, Romain DA FONSECA abiatuko da lera zakurrekin Pirinioen 1.zeharkaldia osatu asmoz. Gertakari honetan, lehen aldiz saiatuko dira Pirinioak zeharkatzen izan ere orain arte ezaguna den ibilbide bakarra Alpeetan dago (Paul-Emile Victor, Michel Perez eta Jacques Flotard-ek sei zakurrekin egin zutena 1938an, Nizatik Chamonix-era).

Taldeak Txingudi Badiako bide gorria eta zubixka hartuko du Pausuko frontoirantz. Hortik, Biriatuko eta oihaneko bidea hartuko dituzte Pittara mendixka eta GR10 ibilbiderantz.

.

Itsas etorbidetik abiatuko dira, otsailaren 3an Hendayaise deitu plazatxotik, 10:00 aldera (edo eguraldi txarrarekin, arratsaldean edo igandean). Parte hartzaileak 9:00etatik izanen dira bertan.

.

Distantzia: 900 kilometro

Desmaila: 30 000 metro

8 zakur, zinezko kirolari: Jolene, Luigi, Jack, Little Big Man, Luna, Mars, Mercure-Pirate, Mi’kmaq

4 ibilgailu (baldintzen arabera)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika