EZIN IZANGO DA IAZ JAIOTAKO HONDARRIBIARRENGATIK ZUHAITZ EGUNA ANTOLATU AURTEN

Aza, 2020

COVID-19ak sortutako pandemia egoera dela eta, iaz jaiotako 120 haurrengatik aurten egin beharreko Zuhaitz Eguna bertan behera geratzen da. Hala eman du aditzera Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak.

“Hasera batean apirilean egiteko asmoa genuen, urtero egin ohi den moduan azken 25 urteetan. Halere, orduan konfinamendu egoeran geundenez, udazkenera uztea erabaki genuen, egoerak hobera egingo zuelakoan.

Iritsi gera udazkenera, eta errez ondorioztatu dugu ezinezkoa dela aurten Zuhaitz Eguna ospatzea, eta nahitaez datorren urterarte utzi beharko dugu. Pena bat da, baina ez dago beste aukerarik”.

“Dena ongi badoa, 2021eko udaberrian ospatuko dugu 2020an eta 2019an jaio diran hondarribiarren omenezko Zuhaitz Eguna, baina egoera orduan nolakoa den aztertu ondoren izango da” amaitu du Silanesek.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika