Api, 2020
ARMA PLAZA Fundazioak, Hondarribiko Aste Santuko datu historikoak jasotzeko eta hedatzeko helburuarekin ekimen berria jarri du abian.
Lehen urratsa gaur bertan burutzen dugu. Ezagutu ezazu Hondarribiko Aste Santua dokumentua bere web gunean (www.armaplaza.eus) zintzilikatu dute..
Halaber, Aste Santuan zehar argazki zaharren bidez gure Aste Santuari buruzko datu interesgarriak ezagutzeko gonbita egingo dizuegu.
Ekimen hau ahalik eta parte-hartzaileena izatea nahi dugu, eta, horregatik, jaiegun hauetan, gure webgunea kontsultatzera eta gure sare sozialen bidez emandako informazioarekin gozatzera gonbidatzen zaituztegu.
Datu, argazki... interesgarriak partekatzera animatu zaitezte.