"EZ DOK HIRU" IKUSKIZUNA IRUNEN ANTZEZTUKO DU LARUNBATEAN

Uzt, 2018 Irun, antzerkia, Amaia KZ,

Datorren larunbatean, uztzilaren 21ean, Tartean Teatroa taldea egongo da Irungo Urdanibia Plazan bere ikuskizun “Ez Dok hiru” emateko. Antzezpena 22:00etan hasiko da.

SINOPSIA

Ez Dok Hiru-ren antzerki-proposamen berria helduei zuzenduriko proiektu bat da, umorez egina, euskaraz, Patxo Telleriaren testuen zigilu nahastezinarekin eta Mikel Martínezek eta Telleriak berak interpretatuta.

Esperientzia original honek euskal musikaren iruditeria komunean zehar bidaiaraziko digu, gure bihotzetan geldialdia eginez, geure euskal istorio txiki handiaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarriaren bitartez. Abentura hori biziko dugu bi interpretatzaileekin eta agertokian lagun izango dituzten hiru musikari-aktorerekin, hitzari, euren ohiko lan-tresnari, zuzeneko musikaren indar eszenikoa gehituz.

Argazkiak: Guillermo Casas

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika