CHAMBAO EXPOGROW-KO MUSIKA JAIALDIAN

Abu, 2017 Expogrow, 2017, Irun, Ficoba, Chambao, cannabis

Expogrow ez da cannabisaren inguruan profesional eta aditu asko biltzen dituen azoka bat bakarrik; zerbait gehiago da. Azoka berde handi honek seigarren urtea du Ficoban, baina bada lekurik foro sozial baterako, jarduera paraleloetarako, B2B saioetarako, animazioetarako, gastronomiarako eta musikarako ere. Musika-jaialdiari dagokionez, dagoeneko baieztatu da Chambao, Natasha Rogers eta Asian Dub Foundation etorriko direla besteak beste.

Musika-jaialdia: Chambao, Natasha Rogers...

Irailaren 15etik 17ra, Irungo erakustazoka jarduera askoren eszenatokia izango da. Musika-jaialdirako, Expogrowk La Mari malagarra eta bere taldea, Chambao ekarriko ditu Irunera. “Nuevo Ciclo” azken diskoa aurkeztuko dute (2016ko Latin Grammy-etara proposatua). Natasha Rogers holandar-amerikarra ere izango da Expogrown, eta musika afroamerikar eta afrokubatarrerantz bideratutako erritmo paregabeak eskainiko dizkigu.

Edizio guztietako kartel erakargarrienetako bat izango dena osatzeko, honako hauek ere bertan izango dira: Asian Dub Foundation britainiarrak (soul funk ingelesa), London Afrobeat Collective, Dirty South Crew frantziarrak eta Saritah reggae-ko artista korearra; eta horiez gainera, saio bereziak, Cornelius eta Víctor Santana DJekin.

Jaialdia azokaren barruan sartzen da, eta irailaren 15 eta 16an egingo da musika-karpan, Ficobako kanpoaldean. Sarreren salmenta hemen.

Cannabis Box Forum

Cannabis Box Forum-ek zenbait gai landuko ditu; besteak beste, ikerketa eta garapena medikuntzan, arriskuen murrizketa, emakumearen eta gizarte zibilaren papera droga-politiketan, erregulazioa eta legeria.

Expogrow-k baieztatu du bertan izango direla mundu-mailan horrelako foro eta hitzaldietan gehien esku hartzen dutenetako nazioarteko bi aditu: Augusto Vitale uruguaiarra eta Michael Collins eskoziar-amerikarra.

Collins eta Vitale ez ezik, Cannabis Bos Forum-en, beste hizlari interesgarri batzuk ere izango dira mahaietan; esaterako, Javier Pedraza (doktore espezialista cannabisarekin eta eratorriekin egiten diren tratamenduetan), Jose Carlos Bouso (Psikologoa eta Farmakologian doktorea), Leire Uriguen (Biologoa), Koldo Callado (Medikuntzan doktorea EHUn), Guillermo Moreno (Farmakologia endocannabionoidea), Oscar Parés (Iceers Fundazioa) eta Jorge Fernandez (I+G, cannabisaren printzipio aktiboak emateko gailuetan).

Cannabis Box Forum lehen aldiz egingo da azokaren barruan. Toki berriak entzunaretoko atrilaren eta mahaien eszenatokia aldatuko du, talk show bat egiteko, eta bertan, gonbidatuek eta jendeak aukera izango dute elkarreraginean aritzeko. Irailaren 15eko ostiraleko saioak Mariano García De Palauk zuzenduko ditu, eta haietako ardatza alderdi terapeutikoa, eta medikuntzako ikerketa eta garapena izango dira. Bestalde, larunbatean, 16an, zenbait gai sakonduko dira; besteak beste, arriskuak murriztea, emakumearen eta gizarte zibilaren papera droga-politiketan, erregulazio eta legeriako berritasunak eta gaurkotzea. Larunbatean, aurkezle izar bat izango da: Txabi Franquesa bakarrizketalaria.

Expogrowk, gainera, hauek ere eskaintzen ditu, beste sorpresa batzuen artean: B2B eremua profesionalentzat, lau pabiloitan banatutako erakusketa-areto bat, musika-jaialdia, aisia eta jolas-gune bat, animazioak eta gastronomia-gune bat. Informazio gehiago www.expogrow.net

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika