EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA IRUNEN

Aza, 2019

Irungo Udaleko Euskara Arloak hainbat ekimen antolatu ditu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko "Ongi etorri etorkizunera!" lelopean.

Azken urteetan egin bezala Irungo udal Euskara Arloak hainbat ekimen antolatu ditu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Irungo Udaleko Euskara Ordezkaria den Jon Ugartek aurkeztu du programa eta haren hitzetan "abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna bada ere, euskal hiztunok ongi asko dakigu ezin garela egun horretara mugatu. Izan ere, euskarak egunaren mugez gaindi ere egunero bizi baita, guregan gure ahoan bizi-bizi, gure belarrietan zernahitarako prest beti".

Antolatutako ekimen andanak azaroaren 26an izan du hasiera, Amaia KZn izandako Bertso Jaialdiarekin eta abenduaren 27an bukatuko da. Bertso jaialdian nor baino nor aritu ziren Julio Soto, Nerea Elustondo, Ander Lizarralde eta Angel Mari Peñagarikano, Alaitz Rekondoren gidaritzapean.

Azaroaren 27an, "MUGA DEITZEN DA PAUSUA" Elvira Zipitria andereñoari eta Ikastolen sortzaileari buruzko dokumentala ikusteko aukera egongo da Amaia KZn, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Gerora, Izar Film produktorako Izaskun Arandiarekin solasaldia egiteko aukera egongo da.

Bestalde, Euskara arloak azaldu zuenez "Euskaltzaindiak aurten 100 urte betetzen dituenez egoki iruditu zaigu azaroaren 28an erakundeari omenalditxo xume bat egitea eta horretarako, "EUSKALTZAINDIAK EGUNAK ETA LANAK" dokumentala eskainiko da, arratsaldeko 19:00etan, Oiasso Museoan. Miriam Urkia euskaltzaina eta Ibon Usarralde Euskaltzaindiko kudeatzailearekin solasaldia egiteko aukera egongo da ondoren".

Abenduaren 30ean, eguerdiko 12:00etatik aurrera eta Urdanibia plazan Kantujira antolatu du Irungo udalak Jeiki Hadi talde irundarrarekin. Kantatzea gustuko dutenek aukera paregabea dutela aipatu du Iban Eguzkitzak, Euskara Arloko Zuzendariak. Arratsaldeko 17:00etan, bestalde, "20.000 LEGOA ITSASPEKO BIDAIAN ZABORRETAN" familientzako euskarazko antzerkia ikusteko parada egongo da.

Abenduaren 1ean, Txistularien diana izango da goizeko 8:30etan eta eguerdian Meakako Adiskideen Muxikoak ere girotuko dituzte. Luis Mariano Elkarte Lirikoak bat egin nahi du Euskararen Nazioarteko Egunarekin eta egun horretan bertan, arratsaldeko 19:00etan, Amaia KZn, "Gure abestiak" saioa antolatu du. Maite, Aurtxoa seaskan, Ezin ahaztu, Maitetxu mia, Aire Tun Txikitun, Itsasoan, Iru damacho, Ara nun diran bezalako abestiez disfrutatzeko aukera egongo da.

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, ekimenez beteta datorrela azaldu dute Ugartek eta Eguzkitzak. Urdanibia Plaza izango da egun honen erdigunea. Bertan, goizeko 10:00etatik 19:00etara EUSKARALDIAren inguruan Bitamine eta Irungo Udalak antolatutako ekimenez gain, HIKA antzerki taldeak eta Oinkari dantza taldeak "SAGARTU" ikuskizuna eskainiko dute, arratsaldeko 18:00etan (eguraldi txarra egingo balu Amaia KZn) eta 19:30etik aurrera "SOINUJOLEAREN SEMEA" filmaz disfrutatzeko aukera izango da Amaia KZn. Fernando Bernués zuzendaria bertan egongo da eta hari filmari buruz nahi adina galdera egin ahalko zaizkio.

Abenduaren 4an, 17:00etan haurrentzat haur parkea antolatu dute egurrezko jostailuekin eta Tor Magoak ikuskizuna eskainiko du San Juan Plazan, 17:30etik aurrera (eguraldi txarra eginez gero Udaletxeko arkupeetan). Arratseko 19:30etan, aldiz, "MARGOLARIA" filma eskainiko da eta ondoren Mikel Urdangarinek eta Oier Aranzabalek solasaldi musikatua eskainiko dute. Abenduaren 5ean, bi film programatu dira; familientzat "Pikachu detektibea" arratsaldeko 17:00etan eta "Agur Etxebeste", helduentzat, arratsaldeko 19:30ean.

Ekitaldiei amaiera emateko, abenduaren 27an, Amaia KZn eta Kultura arloko lankidetzarekin, 17:00etan Angel Alonso irundarrak zuzendutako "ELKANO LEHEN MUNDU BIRA" filma eskainiko da. Bertaratzen direnak sorpresez betetako emanaldiaz gozatuko dutela agindu dute antolatzaileek.

Euskara Zinegotziak azaldu duenez ia ekimen guztiak doakoak izango dira, hiru izan ezik. Horientzat sarrera erosi edo gonbidapena jaso beharko da: "20.000 LEGOA ITSASPEKO BIDAIAN ZABORRETAN" eta "GURE ABESTIAk" (sarrerak erosita ohiko tokietan) eta "ELKANO LEHEN MUNDU BIRA" pelikularako doako gonbidapena Turismo bulegoan edo Amaia KZko lehiatilan egunean bertan.

2019-2020 epealdiko EUSKARALDIKO 2019ko kale ekimena

Abenduaren 3an, goizeko 10:00etatik 19:00etara, Urdanibia plazan nahi duen hiritar orok EUSKARALDIA eta EUSKARAREN inguruko "DESIOAK" eta "BIZIPENAK" zabaltzera gonbidatuta dago. Ekimen hau Euskal Herriko hiri eta herriko plaza gehienetan egingo da abenduaren 3aren inguruan eta Ugartek hiritarrak parte hartzera gonbidatu nahi izan ditu.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

2019ko azaroaren 26tik abenduaren 27ra // Del 26 de noviembre al 27 diciembre

Azaroak 26 19:00 BERTSO JAIALDIA. Amaia KZ

Azaroak 27 19:30 "MUGA DEITZEN DA PAUSOA" Helduentzako FILMA Amaia KZ

Proikzioaren ondoren solasaldia Izaskun Arandiarekin (Izar Films produktora)

Azaroak 28 19:00 "EUSKALTZAINDIA, EGUNAK ETA LANAK" Dokumentala . Oiasso Museoan Ondoren solasaldia Miriam Urkia Euskaltzaina eta Ibon Usarralderekin

Azaroak 30 12:00 "KANTUJIRA" JEIKI HADI TALDEAREKIN Urdanibia Plazan

Azaroak 30 17:00 "20.000 LEGOA ITSASPEKO BIDAIAN ZABORRETAN" Familientzako antzerkia - Kultura Arloak antolatua Amaia KZ

Abenduak 1 8:30 TXISTULARIEN DIANA; 12:00 MUXIKOAK (Meakako Adixkideak antolatua) eta TXISTULARI BANDA San Juan Plazan; 19:00"GURE ABESTIAK" Luis Mariano Lirika Elkarteak antolatua Amaia KZ

Abenduak 3

10:00-19:00 EUSKARALDIA ekitaldia eta

18:00 "SAGARTU" Hika Teatroa eta Oinkari Dantza Taldeen eskutik Urdanibia plazan. (Eguraldi txarra eginez gero, Amaia KZn)

19:30 SOINUJOLEAREN SEMEA (Helduentzako filma) Amaia KZ

Abenduak 4

17:00 HAUR PARKEA "Egurrezko joko tradizionalak" San Juan Plazan

17:30 "TOR MAGOA" (familientzako ikuskizuna) San Juan Plazan. (Eguraldi txarra eginez gero, Udaletxeko arkupeetan)

19:30 "MARGOLARIA" (helduentzako filma) Proiekzioaren ondoren solasaldi musikatua Mikel Urdangarin eta Oier Aranzabalekin Amaia KZ

Abenduak 5

17:00 "PIKACHU DETEKTIBEA" (familientzako filma) Amaia KZ

19:30 "AGUR ETXEBESTE" (helduentzako filma) Amaia KZ

Abenduak 7

17:00 "ELKANO LEHEN MUNDU BIRA" (familientzako filma) Amaia KZ (Sorpresaz betetako emanaldia)

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika