EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA, INOIZ BAINO INDARTSUAGO

Aza, 2018

Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) Euskaraldiaren lehenengo edizioarekin batera ospatuko denez, aurtengo programa beste edizioetakoa baino indartsuagoa izango da.

Jarduerak azaroaren 23an, ostiralarekin hasiko dira, Euskaraldiaren lehenengo egunarekin batera. Euskaraldiaren ekimena erkidego osoan gauzatuko da, eta 11 egunetan euskara bultzatuko da 'belarriprest' eta 'ahobizi' rolen bidez. Esan behar da dagoeneko 2.000 lagun baino gehiago inskribatu direla Irunen. Hasiera-ekitaldia San Juan plazan izango da 17:30etik aurrera, eta zuzeneko musika izango da Mugaldekoak taldearen eskutik.

Euskaraldiaren ekimena erkidego osoan gauzatuko da, eta 11 egunetan euskara bultzatuko da 'belarriprest' eta 'ahobizi' rolen bidez.

Abenduaren 3ra arte, egun horretan ospatzen baita Euskararen nazioarteko Eguna, hainbat ekimen burutuko dira Euskara arloak antolatuta eta Irungo Euskaraldian lan egiten ari den lantaldearekin eta kolektibo sozialekin koordinatuta.. Aurreikusten diren ekimenen artean, esate baterako, hauek nabarmentzen dira: 'Black is beltza' bezalako zine proiekzioak, kasu horretan, proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da Fermin Muguruzarekin Amaia Kultur Zentroan (azaroaren 19an, 19:00etan); nordic-walking ibilbide bat egingo da azaroaren 24an, ESI Bidasoaren eskutik; bertso lehiaketa bat izango da abenduaren 2an Amaia KZn, gazteentzako mintzodromoa, euskal dantzetan oinarritutako ikuskizun bat eta diskofesta bat. Azken hitzordu hauek abenduaren 3an izango dira.

Jarduera guztiak doakoak dira. Amaia Kultur Zentroan egingo direnen kasuan, gonbidapenak eskuratu behar dira Luis Marianoko Turismo Bulegoan.

Bestalde, Unai Oiartzun talde motorreko dinamizatzaileak gogora ekarri du Euskaraldian parte hartzeko izena-eman duten irundar guztiek Ahobizi edo Belarriprest txapak jaso ahal izango dituztela azaroaren 12tik aurrera, hilaren 22ra arte. Irungo Udal Euskaltegian (Urdanibia plaza, 5) banatzen ari dira txapak, astelehenetik ostiralera (9:00-14:00 eta 16:00-20:00). Asteburuan, azaroaren 17an eta 18an, San Juan plazan jaso ahal izango dira txapak, goizez bakarrik.

Momentuan izena emateko eta txapa jasotzeko aukera ere egongo da. Dena den, izen-ematea internet bidez egin daiteke edonoiz, izenematea.euskaraldia.eus web gunean. Paperean egiteko aukera ere badago, hiriko puntu ezberdinetan banatu diren izen-emate orrien bidez. HAZ/SAC bulegoan entregatu behar dira orri horiek. Gaur egun 2.000 izen-emateak gainditu ditu Irun hiriak.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika