EUSKARA ARLOKO DIRULAGUNTZAK DEITU DITU UDALAK

Ira, 2020

Hondarribiko Udalak 2020ko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu du.

Irailaren 15era arte egongo da zabalik eskatzeko epea, eta BAZen zein www.hondarribia.eus gunearen bidez egin beharko da.

Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura, eta guztira 27.600 euro banatuko dira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika