EUSKARA ARLOAK “FAMILIA OLA” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT PRESTATU DU

Urr, 2018 Irun, Familia Ola, Euskara

Irungo Udalak, Euskara Arloaren bidez, Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres! proiektua abiarazi zuen 2009an, euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko. Bada, ekimen horren esparruan, Familia Ola programa sortu da: 2 urtetik 8 urtera bitartean dituzten haurren familientzako jarduera sorta bat.

Euskarako ordezkari Mónica Martínezek azaldu duenez, “azken urteotan gauzatu izan da ekimen hau, euskararen familiarteko erabilera sustatzeko. Izan ere, hizkuntzaren familiarteko transmisioa bultzatzen lagundu nahi dugu, eta, bereziki, pixkana-pixkana etxeko komunikazio esparru formal zein naturalak berreskuratzen, geletatik haratago, erabilera txikiagoa baita familiartean”.

Horretarako, 2018-2019 ikasturtean, familia euskaldunentzako eta hizkuntza ondo jakin ez baina euskararen erabilera sustatu nahi dutenentzako aisialdiko jarduerak antolatuko dira: sukaldaritza tailerrak, eskulanak, irtenaldiak eta abar; tartean, aurreko ikasturteetan antolatu izan diren jarduera batzuk. Hasteko, lehenengo ekimenak azarorako antolatu dira, aurreko edizioetan bezala Urtxintxa Aisialdiko Eskolaren eskutik:

1. Jolasak azoka: Erdi Aroko haurrentzako jolasetan inspiratutako jarduerak, azaroaren 20an eta 27an, 17:30etik 19:00etara bitartean

2. Yoga: erlaxazio ariketak eta yoga jarrerak familiartean, azaroaren 17an eta 24an, 17:30etik 19:00etara bitartean

3. Parketarrak: lankidetza jolasak, ikastetxeetako patioetan, azaroaren 23an eta 30ean, 17:30etik 19:00etara bitartean

Hiriko ikastetxeetan izango dira jarduera horiek guztiak. Parte hartzaileek doan eman dezakete izena, azaroaren 2ra bitartean, www.irun.org udal webgunean.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika