EUSKARA ARLOAK “FAMILIA OLA” PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT PRESTATU DU

Urt, 2019 Irun, euskara

Irungo Udalak, Euskara Arloaren bidez, Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres! proiektua abiarazi zuen 2009an, euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko. Bada, ekimen horren esparruan, Familia Ola programa sortu da: 2 urtetik 8 urtera bitartean dituzten haurren familientzako jarduera sorta bat.

Euskarako ordezkari Mónica Martínezek azaldu duenez, “azken urteotan gauzatu izan da ekimen hau, euskararen familiarteko erabilera sustatzeko. Izan ere, hizkuntzaren familiarteko transmisioa bultzatzen lagundu nahi dugu, eta, bereziki, pixkana-pixkana etxeko komunikazio esparru formal zein naturalak berreskuratzen, geletatik haratago, erabilera txikiagoa baita familiartean”.

Horretarako, 2018-2019 ikasturtean, familia euskaldunentzako eta hizkuntza ondo jakin ez baina euskararen erabilera sustatu nahi dutenentzako aisialdiko jarduerak antolatuko dira: sukaldaritza tailerrak, eskulanak, irtenaldiak eta abar; tartean, aurreko ikasturteetan antolatu izan diren jarduera batzuk. Hasteko, lehenengo ekimenak otsailarako antolatu dira, aurreko edizioetan bezala hiriko eskola eta Urtxintxa Aisialdiko Eskolaren eskutik:

PARKETARRAK: otsailaren 15ean eta 22an, 17:30etatik 19etara.

JOLAS KOOPERATIBOAK ETA TALDE JOLASAK: 24an, 17:30etik 19:00etara.

INGURUMEN JOLASAK: otsailaren 14an, 17.30etik 19etara. (Bisita Ekogunera: otsailaren 23an, goizez).

Hiriko ikastetxeetan izango dira jarduera horiek guztiak. Parte hartzaileek doan eman dezakete izena, urtarrilak 31 bitartean, www.irun.org udal webgunean.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika