EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA ASTEAZKENEAN HONDARRIBIAN

Uzt, 2020

Azken urteetako uztaileko agendan errepikatuz, asteazken honetan Euskal Herriko Gazte Orkestrak kontzertu berezia eskainiko du Hondarribian. Itsas Etxea Auditoriumean gozatu ahal izango den emanaldia 20:00etan hasiko da, hiru euskal hiriburuetara eramango duen biraren barnean. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Hondarribian eskainiko ditu kontzertuak EGOk.

Sarrerak 12 eurotan saltzen dira https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean eta ARMA PLAZAn. 18 urtetik beherakoentzat sarrerak 5 eurotan saltzen dira.

23 urte badira jada Euskal Herriko Gazte Orkestra sortu zela (1997an). Hona hemen orkestraren jarduna adierazten duten datuak: musika sinfonikoko eta ganbera-musikako 150 kontzertutik gora eskaini ditu, nazioarteko biretan dozena-erdi herrialde bisitatu ditu, 120.000 ikus-entzule baino gehiago izan ditu eta 1.000 gazteren partaidetza izan du 23 urte hauetan zehar.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika