ETXETIK EGITEKO JARDUERA BERRI BAT ESKAINTZEN DUTE HAURTXOKOEK

Mai, 2020

Irungo Udaleko Gazteria Sailak, udaleko beste sail batzuek bezala, Gazteartean zerbitzuaren baitako proposamen batzuk antolatu eta egungo egoerara egokitu ditu. Haurtxokoen 'Familia ta Lagun' programa da adibide bat. Programa horrek familia osoari zuzendutako jarduerak proposatzen ditu, eta asteotan teknologia berriak baliatzen ditu proposamen berriak eskaintzeko.

Orain arte proposatutako azken ekimena familiak etxeko eguneroko materialekin objektu sinple eta politak sortzera gonbidatuko dituen saioa izango da. Hitzordua maiatzaren 23an da, 11:00etatik 11:30era. Izen-ematea doakoa da eta epea ostegun honetan, maiatzaren 21ean, amaituko da; haurtxokos@irun.org helbide elektronikora mezu bat bidali besterik ez da egin behar. Izena eman duten familiekin harremanetan jarriko dira aldez aurretik, tailerraren funtzionamendua antolatzeko. Ikastaroa online eta zoom aplikazioaren bidez emango da.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika