Guadalupeko gotorlekua pandemiagatik ireki ondoren, oraingoan 245 Erresistentzia Gunean, hau da, Hondarribiko Guadalupe inguruko bunkerretan aritzeko txanda da.
Guadalupeko gotorlekua pandemiagatik ireki ondoren, oraingoan 245 Erresistentzia Gunean, hau da, Hondarribiko Guadalupe inguruko bunkerretan aritzeko txanda da.
Gaur ospatzen den Belaunaldien arteko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak jakinarazi du "Laguntza-gutunak" proiektuari ekin diola. Ekimen hori konfinamenduko aste hauetan adinekoei laguntzeko sortu da. Programa Irunen sortu da, Itziar Sistiaga Irungo idazlearekin eta idazkera irakaslearekin elkarlanean, adinekoengandik eta bakarrik senti daitezkeen pertsonengandik hurbilago egoteko.
Hondarribiko eskultura guztien ikerketa sakona egin du ARMA PLAZA Fundazioak. “Juan Antonio Saez fundazioko laguntzaileak egindako lan bikaina da oraingoan aurkezten duguna” esan du Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta ARMA PLAZA Fundazioko patronatoko presidenteak.
Irungo Haurtxokoak larunbat honetan izugarrizko ekintza antolatu dute. Erretratuak egiten ikasi nahi duzu? Aukera paregabea duzu!!! Animatu eta zoaz ikastera eta disfrutatzera!! Izen emateak maiatzak 4-7 bitarte izango dira haurtxokoak@irun.org bitartez.
Konfinamenduko garaiko neurriak ulertzen eta mantentzen gazteenek egiten duten lan handia aitortzeko asmoz, Irungo Udalak diploma bat kaleratu zuen joan den ostiralean, nahi duen orok izen-abizenekin pertsonalizatu eta etxetik deskargatu eta inprimatu ahal izateko.
Hondarribiko Udal Artxibategiak kudeatuta, ‘“Hondarribiko leinuak’ Fermin Olascoaga Ortiz ikertzaile hondarribiarrak egindako genealogia azterketa historikoak Udal web orrian kontsulta daitezke.