OSTIRALEAN GOLDEN APPLE QUARTET TALDEA URDANIBIA PLAZAN

Abu, 2017

Ostiral honetan, abuztuak 25, 22:00etatik aurrera, “Mundo intrépido” Golden Apple Quartet taldearen antzerki ikuskizun berria ikusi ahal izango da Urdanibia plazan Irungo udako kultur programaren barruan.

Laburpena:

Natura erreportajeak maite dituztenentzat orain arte ikusi ez den dokumental jenerazio berri bat datorkigu. “Golden Apple Quartet” konpainiak MUNDO INTRÉPIDO aurkezten dizue. Bertan garaiera handiko uneak, sakonera handikoak besteetan baina gehienetan azalekoak izango direnak aurkezten dizkizuete. Betiere migrazio bidaia airean, itsasoan edo lur azalean izatearen arabera. Bidaiekin edo abenturekin amesten dutenek zein musika eta barreen maitaleek derrigorrezko hitzordua dute antzokietan “MUNDO INTRÉPIDO”rekin. Beren ametsez gozatzeko beta ziurtatua dute siesta paregabea botatzeko aukera aparta izanik.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika