LARUNBATEAN GABONETAKO KROSA IRUNEN

Abe, 2017 Irun, BAT, Gabonetako krosa

Hau da Club de Atletismo Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) Gabonetako Krosa antolatzen duen laugarren urtea.Gogoratu behar da herri lasterketa hau urteko azken egunean egiten den Hondarribiko San Silbestrekoaren parekoa dela.

Gabonetako Krosa helduek zein haurrek egin dezakete. Helduek 5 kilometro egin beharko dituzte Irungo erdialdeko kaleetan barrena. Hilaren 16an, larunbatarekin, egingo den lasterketa hau 16:45ak aldera hasiko da; izen-emateak 13 euro balioko du, eta lasterketa egunean bertan egin dezakezu, baina kasu horretan 18 euro ordainduz.

Gabonetako Txiki krosa, hau da, lasterketa honen haurrentzako bertsioa, 15:45ak aldera da hastekoa. Haurrek adina kontuan hartuta korrituko dute, eta izen-ematea doakoa izango da.

Lasterketaz aparte, egun horretarako programatuak daude zozketak, pintxo-potea, argazki-lehiaketa, eta abar. Aisia eta kirola uztartzeko modu polita da.

Informazioa eta izen-ematea e-maila honetan: batatletismo@gmail.com


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika