ASTEBURU HONETAN HONDARRIBIAK ERDI AROKO AZOKA OSPATUKO DU

Eka, 2017 Hondarribia, Erdi Aroko Azoka

Larunbata eta igandean Hondarribia Erdi Arora bueltatuko da, Erdi Aroko Azokaren edizio berri bat bertan ospatuko baita. Goizeko 10:00tatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00tatik 21:00etara, era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian.

Maria Serrano Turismoko zinegotziak dioenez, “ezinbesteko ekimen batean bilakatu da Erdi Aroko Azoka udako hasera moduan. Denetatik izango dugu, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak, haima arabiarrak, kontu kontariak, ardiak eta abar, gure erdi aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintzaz eta langintza egokiaz goza dezagun”.

Larunbatean arratsaldeko 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean kontzertu berezi bat izango dugu. Olatz Zugasti entzun ahal izango da zuzenean. ‘Ur goiena, ur barrena’ kontzerturako sarrerak 8 eurotan saltzen dira, 4 eurotan 18 urtetik beherakoentzat, ostiralerarte ARMA PLAZAn, https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean eta emanaldia hasi baina bi ordu leheneago lehiatilean.

Ekainaren 18 arte ARMA PLAZAn iazko Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketan parte hartu zuten lanen erakusketa irekita dago. Hortaz gain, aurtengo ediziorako lehiaketa berri bat deitu da ere, uztailaren 3an amaituko.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika