ESPERIMENTU ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOEN LEHIAKETA

Api, 2020

Eurekak proiektu zientifiko eta teknologikoen lehiaketa bat antolatu du: “Erakuts iezazkiguzu zure alderdirik zientifiko eta teknologikoena”, egun hauetan zuen etxeetan konfinatuta zaudeten familia guztiei zuzenduta.

Zientzia alde guztietan dago, behaketaren, esperimentazioaren eta arrazoiketaren bidez lortutako ezagutzen multzoa da. Lehiaketa honetan, zientziak gure bizitzan duen garrantzia azpimarratu nahi dugu, baita gure ongizatea areagotzeko nola erabil dezakegun ere. Lehiaketa honen bidez, haurrek eta helduek beren beldurrak, ametsak, itxaropenak edo zientziaren eta teknologiaren inguruko edozein gogoeta azalduko dituzte.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten guztiek har dezakete parte (4 urtetik gora), adinaren arabera, kategoria ezberdinak daude: haur, gazte eta 16 urtetik gorakoak.

Haurrak: 4-10 urte “Egin biriken maketa”

Gazteak: 11-16 urte “Diseinatu esku robotiko bat”

Helduak: 16 urtetik gora “Sortu polea bat berezko biraderarekin”.

Gainera, sari berezi bat egongo da kategoria bakoitzeko irabazlearentzat, eta bere izena Eureka!-ren webgunean eta beste zenbait sareetan argitaratuko da.

Parte hartzeko sistema Instagram bidez bakarrik egingo da, beraz, #ZientziaEtxean #CienciaEnCasa #EtxeanGeratukoNaiz hashtag edo traolarekin igo beharko duzu argazkia zeure kontura. Erantsi titulu edo azalpen labur bat, eta ez ahaztu Eurekaren kontua (@eurekazientziamuseoakutxa) jarraitu, aipatu eta etiketatzea

Edukia: Parte-hartzaileek, argazki edo/eta bideo bidez, lehiaketaren oinarrietan eskatzen diren esperimentu zientifikoak eta/edo teknologikoak erakutsi eta azaldu beharko dituzte.

Saria: Parte-hartzaileek, museoaren urteko  lagunaren txartela eta  ordubeteko bisita berezia irabaz ditzakete.

Nori zuzendua: Lehiaketaren oinarrietan eskatzen diren jarduera zientifiko edo/eta teknologikoak, argazki et/edo bideo bidez, bidali nahi dizkiguten 4 urtetik goragoko pertsonei zuzendutako lehiaketa bat da.

Edukiaren bidalketaren azkenengo data: Lehiaketaren baldintzak betetzen dituzten interesatuek 2020ko apirilaren 30a arte bidal ditzakete beren proiektuak.

Antolatzailea: Eureka! Zientzia Museoa

Lehiaketaren oinarriak hemen 

Argazkia https://www.freepik.es/fotos/educacion

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika