SAN MARTZIAL HAUETAKO IKUSKIZUNAK

Eka, 2017 Irun, Ikuskizunak , antzerkia,

Jardueren agenda nahiko beteta dator, eta, horregatik, egun hauetako ikuskuzinirik dibertigarrienak nabarmentzea erabaki dugu. Hona hemen informazioa.

Larunbatean, ekainaren 24an, Herri Bazkariaz gainera, familia-antzerki bat programatu da etxeko gazteenentzat. 18:00etan izango da, Junkaleko plazatxoan. Txaloka taldearen “Bualá” antzezlana da, euskaraz.

Haur-danborrada ere, Santiago Deabruak elkarteak antolatuta eta Peña Poteo txarangak lagunduta, 24ko larunbaterako programatu da. Danborrada 19:00etan irtengo da Alberto Anguera plazatik, eta honako ibilbide hau egingo du: Lepanto, Oiartzun, Hondarribia kaleak; Colon ibilbidea; Txanaleta plaza (geldialdia), Colon ibilbidea; Foruen karrika, Karrika Nagusia, San Juan plaza (geldialdia), Eliza karrika, Eskoleta kalea, Salis hiribidea eta Erromes plaza.

Igandean, 11:00etan, “Gaztegune” izeneko gune inauguratuko da. Santiagoko pilotalekuan dago, eta bertan, 3 egunetan, jarduera asko programatu dira jendearentzat: DJak, parkour tailerrak, graffitiak…Etxeko txikientzat, haur-atrakzioak egongo dira Landetxan eta Behobian. Bien ordutegia: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Eta 18:30ean, Kalejira, erraldoiekin. Junkaleko plazatxotik aterata, Santiago auzoan barrena.Eguna bukatzeko, 22:30ean, Santiagoko pilotalekuan, Huntza talde bilbotarrak joko du; “Aldapan Gora” kantarekin dira ezagunak.

Astelehenean, ekainaren 26an, Belaskoenean eta Eguzkitza ikastetxeko jolastokian egongo dira haur-atrakzioak. Bien ordutegia: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Arratsaldez, 18:00etan, Urdanibia plazan, “Hiru Ipuin” ikuskizuna izango da, Tomaxen Abenturetakoa. Eta 20:00etan, San Juan plazan, Xarivari Blues konpainiaren zirku-ikuskizuna gozatu ahal izango dugu. Gainera, berriro ere musika izango da protagonista Gaztegunean: 21:00etatik aurrera, Twin Melody entzuteko aukera izango da, eta, 21:30etik aurrera, DJ Oihana Vega arduratuko da jendea animatzeaz. 22:00etan, “Festan Blai” jaia izango da; 14 urtetik 16ra bitarteko gazteentzako ekimena da: jokoak, opariak, erronkak...

Asteartean, ekainaren 27an, Palmera-Montero eta Anaka auzoetan izango dira haur-atrakzioak, aurreko egunetako ordutegi berean: 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:30etara 18:00etan, Urdanibia plazan, Go!azen EITBko sail ezaguneko aktoreekin egon ahal izango zara. 20:00etatik aurrera, San Juan plazan, “Trapu Zaharra” konpainiak “A cal y canto” ikuskizuna eskainiko du. 22:30etik aurrera, Santiagoko Gaztegunean, perkusio-ikuskizuna eskainiko du Zo-Zongó taldeak.

Asteazkenean, ekainaren 28an, Anzaran plazan izango dira haur-atrakzioak.Arratsaldez, 18:30etik aurrera, erraldoien eta buruhandien kalejira izango da, Albeto Anguera plazatik irten eta San Juan plazaraino. Eta gauean, su artifizialak gozatuko ditugu, 00:15ean, Santiagoko bidegorritik.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika