ESKU INKLUSIBOAK OIASSOKO PORTUAN

Mai, 2020

Oiasso Museotik Museoen Nazioarteko Eguna ospatu nahi dugu aurten ere. Horregatik, belaunaldi arteko tailer bat dakarkizuegu, familia osorako egokia, zuen irudimena eta dohain artistikoak frogatuko dituena.

ESKU INKLUSIBOAK OIASSOKO PORTUAN

"Esku inklusiboak Oiassoko portuan" eskulan tailerra tamaina eta kolore desberdinetako esku eta arrainak sortzean datza, hauek elkartasunaren eta elkartrukearen ikur bihurtuz.

Antzina erosketa eta elkartrukea portu edo merkatuetan gertatzen zela pentsa ezazue. Horregatik, gure tailerrerako Oiassoko portua izango da eszenatokia. Baina horretarako arrain mota asko behar ditugu, itsasoan ia ez baitaude berdinak diren bi ere.Animatzen al zarete elkartasunezko esku eta arrainak sortzera? 

Orain zuen txanda da. Gida bat sortu dugu tailerra egin dezazuen. Zuen sorkuntza amaitzerakoan, argazki bat bidali ahal diguzue info-oiassomuseo@irun.org helbidera. Gu arduratuko gara Oiassoko portuan instalazio kolektibo birtual bat jartzeaz.

Parte hartu! Artista inklusiboaren diploma irabaziko duzue. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika