‘ERREMENTARI’, EUSKAL ZINEMA IGANDEAN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Api, 2018 Hondarribia, zinea, LGTBI

Igandean arratsaldeko 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean ‘Errementari’ filmea ikus ahal izango da. Paul Urkijok zuzenduta, aktore nagusiak Eneko Sagardoy, Kandido Uranga, Ramón Agirre eta Itziar Ituño dira, besteak beste.

Sarrerak 4 eurotan saltzen dira bihar arte ARMA PLAZAn, igandean auditoriumean arratsaldeko 18:00etatik, eta nola ez, kutxabank gunean.

10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika