ERREGEEN MORROIAK ETA DESFILEAK IRUNEN ETA HONDARRIBIAN

Urt, 2019 Irun, Hondarribia, Erregeen Desfileak, ordutegia

Urtarrilaren 5ean Erregeen desfilea izango da, ohi bezala. Irunera, trenez iritsiko dira Erregeak, eta, Hondarribira, itsasoz. Hona eskualdeko bi desfileen ordutegiak eta ibilbideak.

Erregeen Morroiak Irunen eta Hondarribian

Ostiralean Hondarribian Erregeen postaria ibiliko da, etxeko txikien eskutitzak jasotzen. 18:00etan Mendelutik abiatu, eta Amuteraino joango da. Han, pixka batean geldituko da, eta, handik, Kosta auzora joko du. Txiplao biribilgunetik eta Minasoroeta kaletik pasatu, eta Damarri plazaraino iritsiko da. Handik, Santa Maria atean barrena, Kale Nagusirantz eta San Nikolas eta Juan Laborda kaleetarantz igoko da, eta Jabier Ugarte kalean biratu, eta San Kristobal biribilgunera eta San Pedro kalera iritsiko da. Zuloaga kaletik, San Kristobal biribilgunera itzuliko da. Irunen, berriz, Beren Maiestateen Morroiek hiriko umeen gutunak jasoko dituzte Irungo Udaletxean. Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara.Txikiei ez ahal zaie ahaztuko eskutitza eramatea!!

Larunbata 5: Irungo desfilea

Erregeak 18:00etan iritsiko dira hirira, tren geltokira, eta, handik, Zubi-Muxu plazatxora joango dira. 18:30ean abiatuko da desfilea. Hondarribia kalea eta Colón ibilbidea zeharkatu, eta San Juan plazan bukatuko da. Han, udaletxeko balkoira igoko dira Erregeak, haur guztiak agurtzera.

Larunbata 5: Hondarribiko desfilea

17:45ean abiatuko da desfilea, Mendelutik, eta, 18:15ean, Amutetik pasatuko da. 19:00etan, Kai Zaharrera iritsiko dira Erregeak, itsasontziz, eta Ermandadeko arkuraino joango dira, Domingo Egia kaletik. Ermandadeko leihotik, haur hondarribiarrak agurtuko dituzte. Gero, bide hau egingo dute: Matxin Artzu, San Pedro, Bernat Etxepare, Hiru Bide, Harresilanda eta Gernikako Arbola. Han, 20:45 aldean, Adorazioa izango da. Ondoren, Santa Mariako atetik Arma plazara igoko dira Erregeak, eta, han, San Gabriel egoitza bisitatuko dute.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika