EROSOTASUNIK GALDU GABE ENERGIA ETA DIRUA AURREZTEKO SAIO PRAKTIKOA HONDARRIBIAN

Urr, 2020

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko helburuarekin ikastaroa antolatu du.

“Doako tailerra izango da, urriaren 14an, 18:30ean, eta udaletxeko Areto Nagusian egingo da” esan du Juan Luis Silanesek, Ingurumen zinegotziak.

Saio honetan parte hartu nahi duten herritarrek, urriaren 12a baino lehen izena eman beharko dute:

- argitu@gipuzkoa.eus

- Honako telefono zenbakira deituz: 628-532-248 (astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00tatik arratsaldeko 4etara).

Gehienez 10 lagunek parte hartu ahal izango dute tailerrean, 2 metroko distantzia mantenduko da une oro eta musukoa erabili beharko da.

Informazio osagarria: www.argitu.eus

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika