'Erosi eta ikasi' diru laguntzak handitu dituzte

Uzt, 2020

Azken urteotan bezala, uda honetan ere martxan dira ‘Erosi eta ikasi’ diru laguntzak. Familiek eskolako materiala erosi dezaten laguntza jasoko dute aurten ere. Gainera, inoiz baino diru inbertsio handiagoa egingo du udalak urte honetan; 200.000 euro bideratuko ditu horretarako (iaz 135.655,64 euro inbertitu zituzten). Eskaerak, irailaren 30era bitarte egin daitezke, esteka honetan.

Irungo familiei bideratutako diru partida izango da, zehazki, LH eta DBHko ikasleen gurasoei. Erosketa guztien tiketa gordetzeko deia egin du udalak.

Errentaren arabera, hiru laguntza mota banatuko dituzte: 125, 100 eta 75 euro (iaz baino 25 euro gehiago hiruetan). Informazio eta xehetasun gehiago jasotzeko, 010-943 50 51 52 telefono zenbakira hots egin daiteke.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika