ELKARRIZKETA: JUDAS ARRIETA

Abu, 2016 judas arrieta, elkarrizzketa, arte, komik, hondarribia

Judas Arrieta (Hondarribi, 1971). Irailaren 11ra arte erakutsiko du “The Blue Symphony” kalean eta jendearen laguntzarekin egin duen azken pintura-obra Donostiako Aquarium-eko Nautilus aretoan.

Judasekin geratu naiz uztaileko goiz euritsu batean. Bere estiloarekin leiala denez, bermuda galtzekin, gris koloreko udazkeneko kirol-jertsearekin eta kasketa beltzarekin agertu da hitzordura. Barkamena eskatu du minutu batzuk berandutzeagatik eta dagoeneko gosaldu duela esan du; beraz ez dit laguntzen te organikoa hartzen bertako kafetegi jendetsu batean. Badirudi inork ez duela ezagutzen edo, agian, denek ezagutzen dute eta horregatik ez daude aztoratuta bere presentziaren aurrean. Beste edozein da Hondarribian. Beno, hobe esanda, beste edozein hiru dira; izan ere, 2013an emaztearekin eta Keiko alabarekin itzuli zenetik, hiru biztanle gehiago dira kostaldeko herriarentzat.

Judas pertsona lasaia eta apala da. Ildo horretatik, ulertzen dut Asiarekin duen grina. Mugitzeko, esertzeko duen moduak eta, batez ere, pentsatzekoak ikaragarri gogoratzen du ekialdeko moduari. Haiek bezala, Judas gizon lasaia da eta argi ditu ideiak.

Ustekabe (atsegina) izan da niretzat egungo arteari buruzko hizketa, espero zenuena baino askoz sakonagoa delako, batez ere Doraemon edo cow boy-ak surf oholetan pintatzen duen batek hitz egiten badu. Artearekin eta bere garaiarekin konpromisoa duen eta bere alabaren hezkuntzaz kezkatzen da artista bat da Arrieta, eta koloreak erabiltzen ditu asko kontziente ez diren lozorro batetik esnarazteko. Ongi etorri Judas Arrietaren mundura, errusiar mendiez, koloreen eztandaz eta marrazkiez jositako mundura.

Judas, hasiko gara “The Blue Symphony” zure erakusketa berriaz.

Kontzeptu mailan, arteak gure inguruan duen egoerari buruzko hausnarketa pertsonala da.

Eta maila formalean?

Maila formalean, lehen pintatzen zen moduari buruzko hausnarketa bat egiten dut, hain zuzen galerietan zintzilik zeuden eta gaur egun ez dauden koadro horiei buruz. Artista horiek kaleetan pintatzen zituzten eta gaur egun desagertzeko zorian daudelako irudipena dakarkiguten koadroak. Paisaiaz hitz egiten dut eta, zehazkiago, marinez hitz egiten dut.

Baina ez ditugu marina klasiko batzuk ikusiko, ezta?

Ez. Egiten dudana da nire belaunaldiak bizitutako aldaketekin lotutako elementuak erantsi dizkiot paisaiari. Analogikotik digitalerako aldaketa, nola disfrutatu dugun itsasoaz Julio Verne irakurriz edo tz egin Viky bikingoa ikusiz. Nire koadroetan agertzen diren aipuak itsasoarekin lotutako filmen tituluak dira, itsas animalia mota desberdinak.

Nola izan da “The Blue Symphony” obraren sorkuntza prozesua?

Prozesua hainbat fasetan gauzatu dira. Herriko jendea obra honetan nire agindupeko partaide bihurtu nahi izan dut. Bi ekitaldi sortu ziren, bata irunen eta beste bat Hondarribian, eta herritarrak gonbidatu ziren piezetako lanketan parte hartzera. Kaleko ekitaldi bat egiten duzunean beti funtzionatzen du, mugimendua dago, jendeak galdetzen du, ikusten du...

Agian horren arrazoia da jendeari gustatzen zaiola kontu horietako partaide izatea

Baietz uste dut nik. Hori toki itxi batean egitea planteatu izan balitz, parte hartzeko eragozpen bat izan zukeen jendeak. Kalea estudio bat bilakatzen saiatzen ari naiz, artistok ez garela hain desberdinak konturatu dadila ikuslea.

Artistoi “bohemio” edo jende arraro samar gisa begiratzen zaizuela uste al duzu?

Bai, oraindik dago begiratzeko modu hori. Bestalde, oso deigarria iruditzen zait gizartea dena ulertzen saiatzen dela, eta horren aurretik gauzez disfrutatzea da egin behar den lehenengo gauza. Disfruta ezazu aurrean daukazunaz eta geroago galde iezaiozu zeure buruari zergatik disfrutatu duzun.

Gure belaunaldiko jendeak zure obra hobeto ezagutuko duela uste al duzu?

Gure belaunaldiko jendea identifikatuago sentitu ahal da nik egiten ditudan paisaiekin “akademikoagoak” diren horiekin baino. Nire lana ez da erakustea zein ongi pintatzen dudan, baizik eta paisaiak nola sentitzen ditudan erakustea. Bizi-esperientzia bat transmititzen saiatzen naiz. Nire koadroak errusiar mendiak edo bideojokoak bezalakoak dira.

Nire ikuspegitik, zure obratik gehien nabarmentzen dena zure estilo berezi da, kontu guztietan islatzen den manga ukitu hori da. Behin baino gehiagotan esango zizuten hori, ezta? Artista manga gisako etiketa jartzeak gogaitzen al zaitu?

Etiketek ez naute gogaitzen, baina egia esan berezko estiloa dudala uste dut.

Benetan?

Nire koadroak Judas direla uste dut, baina ez dut uste estilo zehatz batekoak direnik, ez dakit… (isilunea). Bruce Lee-k arte martzialez dio norberarengandik ateratzen den hori dela, baina –aldi berean- estilo asko elkartzea dela. Estilo askoren batuketa da nire estiloa eta, aldi berean, ez-estiloen batuketa ere bai.

Esan nahi dudana da zure koadroetako bat ikusten duzunean, oso erraza dela beste bat antzematea. Horregatik esan dut “Judas Arrieta estiloa”

Manga arteari buruz egin nuen lehen adierazpenean jendeak koadroetan Judas Arrieta bat zer den antzematea gustatuko litzaidakeela esan nuen, baina ez estilo bat sortzeko asmoz, baizik eta koadro hori pintatzen ari naizen unearekin fidela saiatuz. Bai, egia da marrazkiari apologia bat egiten saiatzen naizela formalki. Marrazketaren bidez pintatzea da nire eraginetako bat. Niretzat pinturaren oinarria lerroak, formak eta koloreak dira. Hiru giltzarri horietaz konposatzen da. Gero, euskarri bat behar duzu: koadro bat, panpina bat, auto bat, horma bat… izan daiteke.

Surf oholak, skate oholak Judas estiloan apaindu dituzula ikusi dut. Zer ez duzu pintatu?

Ez dut inolako arazorik edozein euskarritan pintatzeko. Mihisearen aurrean jartzeko esperientzia traumatikoaz libratu nahi dut, baina ez artista gisa baizik eta ikusle moduan. Ez diot beldurrik mihiseari eta ikusleari ere hori gerta ez dakion saiatzen naiz.

Ikusleez ari garela, ba al duzu hemengo bezero asko?

Ez (biribila). Argi daukat nire merkatua ez dagoela etxean. Hemen saltzen dudanarekin bizitzen saiatuko banintz, beste lan bat bilatu behar nuke. Egia da toki batzuetan lan egiten ari direla gozatzeko mugimendu bat sortzeko, merkatu bat sortzeko, baina gaur egun oraindik ia zero da. Artistok, erakunde publikoek eta pribatuek hori aldatzeko ahalegina egin behar dugu. Jendeak kulturaz disfrutatzea lortu behar dugu eta etxean telebista kanal edukitzeagatik ordaintzen den bezala, kulturagatik ordaintzea ere lortu behar genuke.

Begira, horri buruz ari zarela, atzo irakurri nuen Frantzian %5 igoko dela kulturan egiten den inbertsioa.

Erakunde mailan, kulturan inbertitzen baduzu ez duzula inoiz dirua galtzen pentsatzen duten horietako bat naiz, dirua irabazten duzun ala ez ale batera utzita. Jendeak Donostia 2016 ekimenaz galdetzen didanean gauza bera erantzuten dut beti. Ez naiz hasiko juzgatzen ongi ala gaizki ote dagoen, gustu desberdinetako kultura batean bizi garela iruditzen zaidalako. Gustatzen zaizuna errespetatu behar da, baita gustatzen ez zaizuna ere. Hortik ateratzen dudan kontu positiboa da ekoizpena, kulturaren gestioa edo komunikazioa ikasi duen jende mordoak ez duela kanpora joan behar izan proiektu erreal batean lan egiteko. Ikasten ari dira, eta besteok lortzerik izan ez dugun curriculuma edukiko dute.

Aizu, zer dela eta bukatu zenuen Txinan?

Betidanik izan dute nigan eragin handia Asiarekin lotutako gaiek: manga nuen gustukoa, ekialdeko zinea… Japoniara egin nuen nire lehen bidaia 2002an izan zen. 3 hilabetez izan nintzen han eta desastre bat izan zen (barreak)

Motxiladun joan zinen, abentura bila?

Bai, ezagun batzuk nituen han, baina esan dizudan bezala, desastre bat izan zen bidaia. Itzuli nintzenean egin nuen planteamendua izan zen Asiara itzultzekotan beste modu batez egin behar nuela hori sekulako galera izan zelako, baina gauza pilo bat ikasi nituen, bestalde. Handik bi urtera Pekinera, egoitza batera joateko aukera izan nuen.

Horrek esan nahi du beka batekin zindoazela, diru pixka bat zenuela, ezta?

Hiru hilabetez izan nintzen eta han nengoela, nazio mailako sari bat eman zidaten hemen. Diru horrekin, estudio bat alokatu eta aldi batez bizi izan nintzen. Pekin operazio zentro antzeko bat bilakatu zen eta handik Asiako hainbat tokitara joan ahal izan nintzen nire lana erakustera. Korean, Hong Kong-en, Singapurren, Japonian izan zintzen eta 2007an artisten egoitzarekin hasi nintzen lanean.

Euskal artistak Txinara eramaten zenituen, ezta?

Txinako hiriburuan kultura pil-pilean zegoen orduan eta Eusko jaurlaritzarekin harremanetan jartzea erabaki nuen diru-laguntza bat eskuratzeko eta urtero lau artista euskaldun Pekinera eraman ahal izateko. Artistek bi hilabeteko egoitza egiten zuten, proiektu bat garatu eta geroago erakusketa bat egiten zen han bertan. Obraren zati bat uzten zuten eta erakusketak antolatzeaz arduratzen nintzen herrialdeko hainbat galeriatan. Oso esperientzia ona izan zen; izan ere, bertan bizi izan nintzen 6 urteetan 22 bat artista pasa zirelako eta 40 bat erakusketa antolatu genituelako imajina ezin daitezkeen tokietan.

Eta azkenean, hona itzuli zinen 2013an.

Bai, Hondarribira itzuli nintzen familiaren gai batzuk zirela eta, eta, bestalde, Txinan ez nuelako fundamentuzko laguntza instituzionalik.

Hori kontrastea, hiri handi bat uztea eta Hondarribia bezain lasaia den toki batera itzultzea.

Ez, ez dago inolako traumari maila horretan. Beste lehentasun batzuk dituen itzulera bat da, orain familia batekin itzuli naizelako (emaztea eta Keiko alabarekin). Alderik nagusiena da lan egiten duzunean ez duzula doan edo ia doan egiten. Nire lana baloratzen ez badute, nahiago dut lanik ez egin.

Horri buruz, zer egiten duzu, nahi duzuna ala agintzen dizutena?

Ez, nahi dudana egiten dut.

Aukeratu ahal duzu?

Adostasun batera iristen saiatzen naiz beti. Lan egiteko bi modu daude. Badago zure estudiora joaten den bezeroa, zure piezak erakusten dizkiozu eta baten bat gustukoa badu, eraman egiten du, eta, bestalde, enkarguak daude. Adibidez, mural nahi dut edo trofeo bat nahi dut.. Enkarguetan bezeroari zer nahi duen galdetzen zaio, alegia euskarri, neurriak, eta akordio batera iristen da. Egia esan, inoiz ez dut arazorik izan nire lana egiteko unean.

Eta bukatzeko, zein plan dituzu epe laburrean?

Egun batzuen buruan AEBko Boisera noa hotel batean mural bat pintatzera, eta gero, udazkenerako baditut arte ikastaro batzuk hitzartuta Okendon. Bestalde, erakusketa kolektibo bat hitzartuta daukat Donostian, eta 2017an, zerbait dago aurreikusita Bartzelonan.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika