ELKARRIZKETA IÑAKI ESTÉVEZ IRUN ROCK JAIALDIKO ZUZENDARIARI

Ira, 2017 Irun, irun rock, kontzertuak, San Juan Plaza, Men of Rock

Irun Rock Jaialdia Men Of Rock Musika Elkarteak antolatzen du, Irungo Udalak lagunduta, eta berriz egingo da iraileko azken asteburuan. Elkarteko presidente Iñaki Estévezek hitz egiten digu zortzigarren edizioa izango duen jaialdi honetaz.

Jaialdia berriz ere irailaren amaierarako programatu da, ala?

Hori da. Iaz bakarrik egin genuen uda aurretik. Baino uste dugu hau dela bere lekua, iraila.

Beste aldaketa bat da berriz ere hiriaren erdialdean egingo dela, San Juan plazan bertan. Agian aldaketa hori da positiboena? Zergatik?

Jaialdia hiri-jaialdia, kalekoa, izateko sortu zen. Urtero antolatu dira kontzertuak kalean. Uste dugu hori dela onena jende guztiarentzat: emanaldi garrantzitsuenak kalean egin ahal izatea, eta zein leku hoberik Irungo San Juan plaza baino.

Hirugarren aldaketa: jaialdia dohainik izango da, ezta?

Bai, zer gehiago eska liteke! Jaialdi honetan Estatuko beste edozein jaialditan dauden kartel-buruak egoten dira, eta hemen dohainik dauzkagu, eta Irungo erdi-erdian.

“Ekinean” sarturik, gutxi falta da-eta hitzordurako, zein artistak joko dute aurten?

15 banda handik, hain zuzen ere. Guztiak interesgarriak iruditzen zaizkit, eta uste dut oso garrantzitsua dela bat ere ez galtzea. Kartel albait eklektikoena lortu dugu, eta horrela, gustu guztietarako dago.

Nik ez nuke ezergatik galduko Viva Suecia edo The Excitements; ezta MUCHO edo Angel Stanich ere, kartel-buru bezala. Baina benetan “erdian" daude benetako bitxiak; esaterako, Franco, Verona, Lauroba, Lie Detectors edo Abstract Artimus amerikarra. Badakit gehien bilduko duen kontzertuetako bat Los Secosena izango dela, Irunrock Promesen lehiaketa irabazi baitzuten.

Haietatik guztietatik, zein izan da lortzen zailena?

Agian, aurten “Promesen” lehiaketako irabazlea hautatzea (barreak). Egia esateko, jaialdia oso ondo ikusia dago, eta talde askok jo nahi izaten dute bertan.

Pentsatzen dut poz handiena Los Secos taldekoek izango dutela, Irun Rock Promesen lehiaketa berriko talde irundar irabazlekoek alegia. Zer esan dizute parte hartu behar dutela eta?

Poz-pozik daude. Egia esateko, haientzat benetako opari bat da aurtengo kartelekoak bezalako talde profesionalen ondoan jotzea.

Artista guztietatik, ezin dugu galdu…

The Excitement, gelditu gabe dantzatzeko. Abstract Artimus taldearen zuzenekoa ere ezin duzue galdu.

Musikaz gainera, aurten, beste sorpresaren bat ekarri behar duzue, ezta? Argibideren bat eman ahal diguzu…

Pixkanaka esaten joango gara jaialdian zer izango den. Udan joan ohi garen jaialdi bat bezalakoa izango da, baina San Juan plazan bertan.

Esan dugun bezala, egunak aldatu dira, kokalekua eta abar, baina San Juango aurretiko kontzertuak ez dira aldatu. Irailaren 29an, ostiralean, izango dira. Aurreratuko al diguzu egun horretako programazioa?

Ostiralean, zuzenean joko du, 20:00etan, Los Secos taldeak; 21:00etan, Verona taldeak, eta 22:30ean, Viva Suecia taldeak. Guztiek, San Juan plazan joko dute.

Larunbateko ordutegiak, izenak hartzen joateko, mesedez?

Esan dugun bezala, kontzertu guztiak dohainik dira, eta 3 eszenatokitan banatuko dira, San Juan plazan.

12:00etan, Ghost Number & Tipsy Gypsy taldea hasiko da; 13:00etan, Yawners, eta 14:00etan, Los Wallas.

Arratsaldean, 17:30etik aurrera, Lauroba ikusi ahal izango dugu; 18:30ean, Francoren txanda izango da, eta 19:30ean, Angel Stanich.

Abstract Artimus talde amerikarrak 20:30ean joko du; 21:30ean The Excitements taldeak; 22:30ean, Lie Detectors taldeak, eta amaitzeko, 23:30ean, Mucho.

Eta igandean, eguerdian berriz izango dira kontzertuak, ezta?

Igandean, urriaren 1ean, Howdy ikusiko dugu Karrika Nagusian. Donostiako talde bat da, eta bertsioak jotzen dituzte, genero askotakoak: folk, country, bluegrass… oso dibertigarriak dira!

Denak oso itxura ona dauka. Dena ondo joan dadila. Laster elkar ikusiko dugu San Juanen.

Eskerrik asko. Han ikusiko dugu elkar.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika