ENSEMBLE DE MOXOS KONTZERTU BAT EMANGO DU HONDARRIBIAN EKAINAREN 17AN

Eka, 2018 Hondarribia, kontzertua, Ensemble Moxos

Ensemble Moxos taldeak kontzertu bat emango du igande honetan, arratsaldeko 20:00etan Sagarrondo Andre Mariaren Parrokian. Talde bolibiarra beren 'Pasión Moxos' ikuskizuna aurkezten duen biran murgilduta dago.

Astelehen honetan urkeztu dute Doako kontzertua hau kalixa Silanes, Kultura Zinegotziak eta Fernando de la Hera, Taupadak GKE-ko presidenteak.

‘Ikuskizun bakarra dugu hau, barrokoa eta folklorea elkartzen baitu. Beste lekuetan ikusi ezin den errezitala da, batez ere dituen osagaiengatik. Bikaintasunera iritsi garela esan dezakegu, instrumentuak egokitzea eta munduan talde gutxik duten afinazio barrokoa lortu baitugu” aipatu du de la Herak.

Bestetan taldeak Hondarribiko puntu ezberdinetan eman ditu kontzertuak, adibidez Itsas Etxean. Baino oraingo honetan, Parrokia aukeratu da “musika hau bere garaian elizetan jotzeko sortua izan baitzen, beraz leku egokiena da”, azaldu du Taupadak erakundeko presidenteak

Hiru hilabetetan zehar Ensemble Moxos taldeak Europako 7 herrialde bisitatu ditu (Italia, Espainia, Suitza, Alemania, Luxenburgo, Frantzia eta Belgika). Nazioarteko bira hurrengo ekainaren 23an amaituko du Marokon ospatuko den Munduko Musika Sakratuen Nazioarteko Jaialdian

Guztira emango duten 60 kontzertuei esker “eskola gutxienez bi urtez irekia mantendu dezakete eta beraz doako hezkuntza ematen jarraitu” .

Halaber, Silanesek adierazi du “orain dela 15 urte hasi zen San Ignacio de Moxoseko Musika Eskola honen proiektua eta orduztik Hondarribiko udala bertan egon da Taupadak GKE-en bitartez”. 'Pasión Moxos' taldearen 6. diska da, jada.

Bere aldetik, Fernando de la Herak azpimarratu du “bira bakoitzean Hondarribia eszenatoki finkoa da, , taldeko kideen bigarren etxea baita”

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika