EÑAUT ELORRIETA ETA ‘HARIAN’ ABENDUAREN 23AN ITSAS ETXEA AUDITORIUMEAN

Aza, 2018 Hondarribia, Eñaut Elorrieta, kontzertua

Eñaut Elorrietak ‘Harian’ bere proiektu berria Hondarribian aurkeztuko du datorren abenduaren 23an, arratsaldeko 19:30ean. Ken Zazpiko abeslari eta liderra, Kaabestri String Ensemble taldearekin batera dabil abentura berri honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bost musikarik osatutako taldea.

Sarrerak salgai daude 8 eurotan kutxabank gunean, ARMA PLAZAn amaitu bitarte eta ekitaldiaren egun berean bi ordu aurretik Itsas Etxea Auditoriumean. 18 urtetik beherakoentzat, sarrerak 4 euro kostako du.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika