AZAROAN, IRUNEN ELKARRIZKETARIAK EGITASMOAREN EDIZIO BERRIA MARTXAN

Urr, 2017 Irun, Euskara, Elkarrizketariak, ekintzak, aisia, euskara

Edizio berri honetan, aurrekoetan bezala, Elkarrizketariak (A1-A2 mailak) egitasmoa izango dugu euskara praktikatu nahi duten hiritarrentzat. Izena emateko epea urriaren 23tik 31ra www.irun.org/euskara atarian. Elkarrizketariak, euskara ikasten hasi direnei, bere lehen urratsetan, hasiera-hasieratik, bidelagun gisa, euskara praktikatzeko aukerak emateko Euskara Arloak sortutako ekimena da.

Egitasmo honen bidez, parte hartzaileak hamabostean behin biltzen dira, mintzamen saioak eta tailerrak euskaraz egiteko helburuarekin. Eta horretarako, dinamizatzaile talde bat izan ohi dute.

Ekintza hauen harira, egitasmoen barruan, irteerak ere antolatzen dira; mendira irteerak, txangoak, ikastaro/tailerrak (sukaldaritza, argazkilaritza, etab.), antzerkia bezalako ekintza kulturalak, eta baita bestelakoak ere, afari edo bazkariak esaterako.

Esan bezala, interesatu orok, izen ematea datorren urriak 23tik 31ra bitarte egin beharko du, www.irun.org/euskara atarian. Halaber, informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 505274 telefonora.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika