"ZURE ABENTURAREN BILA" AFRIKAN

Urt, 2018 zure abenturaren bila, zinea, dokumentala, Afrika

Ostegunean, urtarrilaren 18an, 19:30ean, "Zure abenturaren bila" programaren saio berri bat egingo da Amaia Kultur Zentroko Hitzaldi Aretoan (sarrera, López de Becerra kaletik). Oraingo honetan, "2 Cycle Africa, un viaje en bici por 8 países africanos " ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da eta Miguel Gatoo egingo du gaztelaniazko aurkezpena. Sarrera doan izango da.

SINOPSIA

Miguel eta Lucía Afrikako zortzi herrialdetan barrena ibili ziren, bizikletan, kontinenteko kulturarik bakartuenetan murgiltzeko. Bidaian, 6.000km egin zituzten ia, Ugandatik Hegoafrikaraino, Lurmutur Hiriraino, herrialde hauetan barrena: Ruanda, Tanzania, Malawi, Zambia, Namibia eta Botswana. Bidaldian zehar, taturu, masai, zulu eta himba tribuekin eta beste batzuekin bizi izan ziren, eta entzuteko moduko ustekabeko topaketa harrigarriak izan zituzten.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika