EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA HENDAIAN

Aza, 2017 Hendai, makumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna,

Aurten “Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna”ri begira Marie Ceza eta Itziar Varela herriko etxeko bi kontseilariek herriko etxeaz kanpoko lan taldearekin eta Variétés taldearekin batera bi ekitaldi proposatzen dituzte:

AZAROAK 25 - LARUNBATA

11:00etan. Emakundek (Emakumearen Euskal Institutua) ekoiztua den “Volar”filma proiektatuko da. Bertha Gaztelumendi zuzendari duen dokumental hau aurten aurkeztu zen Donostiako Zinemaldian. Lan honetan beren esperientziak eta genero indarkeriaren aurka bizitzan egin duten ibilbidea kontatzen duten bederatzi emakume biltzen dira. (Gaztelaniaz, azpitituluak euskaraz).

Abenduak 6, asteazkena

19:30ean hasita, “Beti bezperako koplak” filmaren proiekzioa. Santa Ageda bezperan, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeria salatzen du. Film labur hau hogei euskal artistek taldean egina da Bego Vicariok koordinatuta. (Euskaraz, azpitituluak frantsesez).


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika