Aza, 2020
Urriaren 29an egindako saio telematikoan parte hartu zuten emakumeen gehiengo zabal batek hartutako erabakia da.
Indarrean dagoen Alarmaren Egoeraren dekretuak dakartzan murrizketen aurrean, Emakumeen Etxearen gaineko parte-hartze prozesuak saioko parte- hartzaileek atzeratzea erabaki dute. Orain arte, behin izena emateko epea irekita, bilera bat egin da modu telematikoan. Saioa urriaren 29an izan zen, eta, hurrengo bileren nondik norakoei buruz galdetuta, parte hartu zuten pertsonen gehiengo zabal batek erabaki zuen aurrez aurreko topaketak antolatu arte itxarotea, prozesuarekin jarraitzeko.
Saio honen emaitza prozesuan izena eman duten emakume guztiei artean jakinarazi zaie (94 emakume guztira).