‘EMAKUMEA ETA ITSASOA’ GAIA IZANGO DUEN BEKA DEITU DU UDALAK

Urr, 2018 Hondarribia, mujer, mar, beca

2018 ekitaldiari dagokion «Emakumea Hondarribian» emakumearen arloa iker­tze­ko bekaren inguruko deialdia egitea, lehia araubidean, oinarri arau­tzai­leen arabera. Beka bi urtetik behin deituko da.

2018ko deialdiaren ikerketa gaia «Emakumea eta itsa­soa» da.

Norentzat

Beka hau eskatu ahal izango dute eskabidea aurkezterakoan 18tik 35 urtera dituztenek.

Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da. Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da graduatu mailako titulua edo hortik gorakoa izatea. Taldeen kasuan, gu­txi­enez erdiak bete beharko du baldin­tza hori.

Euskara maila: eska­tzai­leak Hizkun­tzen Europako Erreferen­tzi­a Marko Bateratuko C1 maila edo baliokidea, hau da EGA agiria, 3.HE eta abar, egiaztatu beharko du, dagokion titulu edo ziurtagiri bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.

Epea

Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita zenbatzen hasita hilabetekoa izango da, igande edo baliogabea izan ezik; horrela suertatuz hero, hurrengo lanegunera atzeratuko baita.

Eskabideak bidaltzeko azken eguna azaroaren 12a izango da.

Eskabideak non aurkeztu: Erregistro Elektronikoaren bitartez, B.A.Z-en edo legeak arautzen duen edozein bidetik.

Dokumentazioa eta On-Line tramitazioa hemen

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika