ELKARRIZKETARIAK EGITASMOA MARTXAN JARRI DA BERRIRO ERE 2018-2019 IKASTURTEAN

Urr, 2018 Irun, euskara

ELKARRIZKETARIAK A1-A2 mailak jasotzen ditu; hau da, oraindik maila oso altua ez dutenen ikasleentzat. Hortik aurrera, MINTZALAGUNA egitasmoa dugu; bi egitasmo osagarriak.

"Elkarrizketariak euskaraz mintzatzeko gunea da, aukera ematen duena, kasu berean dagoen jendearekin bat eginik eta maila horretara egokitzen dituen mintza saio eta tailerrak bideratzen dituen talde batek gidatuta", azaldu du Monika Martínez Euskara arloko ordezkariak.

Hilean bi saio egiten dira, hamabostean behin, ostiraletan, eta mintza saioak nahiz tailerrak antolatzen dira, euskararen munduan hasiera-hasieratik euskaraz aritzeko aukera izateko.

Askorentzat, lagun euskaldunak egiteko modua ere bada, taldetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen dute. Adin guztietako jendea biltzen da taldeetan.

Ekintza hauen harira, egitasmoen barruan, euskaraz gain, euskal kulturari ere erreparatzen zaio. 2018-2019 ikasturte honetan 15 saio izango dira; altxorraren jokua, gabonak eta inauteriak Euskal Herrian, lanbideak, euskal kantak eta dantzak, gazteak eta atzerria, euskal zinematografia, kirolak eta abar... eta nola ez, ikasturte amaierako afaria/ospakizuna.

Izena emateko epea urriaren 22tik azaroaren 2ra arte izango da eta internet bidez egin behar da www.irun.org/euskara atariaren bidez.

Aurkezpena, lehenengo saioa, azaroaren 9an izango da, Irungo Udal euskaltegian. Azkeneko saioa, berriz, maiatzaren erdialdean.

Informazio gehiago Irungo Udaleko Euskara Arloaren atarian duzue www.irun.org/euskara.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika