TREN BERDEA LARUNBATERO HONDARRIBIAN ZEHAR

Eka, 2017 Hondarribia, tren berdea, turismoa


Hondarribiko Udalak, Arma Plaza Fundazioak eta Behemendi Elkarteak antolatuta aurten ekainetik hasi da Tren Berdea. Javier Ugarte kaletik irten eta iritsiko dela, eta Alde Zaharrera igoko dela.

Ekainean trenaren ordutegiei dagokienez, larunbata goizetan 11:00, 12:00 eta 13:00etan aterako da Jabier Ugarte kaletik eta arratsaldetan 17:00, 18:00 eta 19:00etan. Prezioak, helduentzat 4 euro, 5 eta 12 urteko gazteentzat 2 euro, eta 5 urtetik beherakoentzat doainik izango da.

Trenaren ibilbidea honakoa izango da: Javier Ugarte kalea, Axular, Bidasoa pasealekua, Itsasargi, Foru, Ramon Iribarren pasealekua, Pierre Lhande, gora Higer Itsasargira, handik ezkerrera maldan behera Arrokako biribilgunera, eta Foru Kaletik hiri erdira sartu. Gero Harresilanda kaletik , Santa Engraziako biribilgunetik aurrera Sabin Arana kaletik San Kristobal plazara, Alde Zaharrera igo eta Javier Ugarte kalean amaituz.

Informazio gehiago ARMA PLAZA (943 643677) edo email bidez web@armaplaza.eus .

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika