Familia osoarentzako antzerkia: "Akäshia, el viaje de la luz"

Abu, 2017 Antzerkia, txotxongiloa, Irún, urdanibia Plaza, argi ultramorea

Larunbat honetan, El cau de l´unicor taldeak “Akäshia, el viaje de la luz” lana antzeztuko du Urdanibia plazan, 22:00etatik aurrera.

Udako kultur agendan programatutako ekitaldien barruan, Irungo Udalak jakinarazi du datorren larunbatean, abuztuaren 26an, “Akäshia, el viaje de la luz” ikuskizuna antzeztuko duela El cau de l´unicor taldeak. Antzerki beltzeko lan bat da, eta ezaugarria du toki ilun batean eszenaratzen dela eta argi ultramoreei esker ikusi daitekeela agerraldia.

Sinopsia: Egunsentian jaio zen… Bere aitak besotan lehen aldiz hartu zuenean, leihora hurbildu zen hobeto ikusteko, eta egunaren lehengo eguzki-izpiak txikia jo eta argitan bainatu zuen… Hazi ahala, haren jakin-mina ere haziz zihoan, eta bere inguruan gertatzen ziren gauzak magiazko eta argizko halo batek biltzen zituen. Euri-tanten islak misterioak agertzen zizkion... Lapitzak eta gomak irakurtzen eta idazten irakatsi zioten... Eta, horrela, abentura fantastikoenak liburuen barruan zeudela jakin zuen.

Gaztelaniaz antzeztuko dute.

Iraupena: 60 min.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika