LARUNBATEAN AMAIAN “CERVANTINA” ANTZEZLANA ESKAINIKO DU RON LALA TALDEAK

Urr, 2017 Irun, Antzerkia, Ron Lalá,

Larunbat honetan, urriak 14, gaztelaniazko “Cervantina" antzezlana eskainiko du Ron Lalá taldeak, 20:00etatik aurrera, Amaia Kultur Zentroan. Sarrerak betiko tokietan daude salgai, 14,30 euroko prezioan. Kultur agendako hileko beste hitzordu nagusietako bat da, zeren urteko musika-ikuskizun onena baitator Irunera, arte eszenikoen MAX sariek erakutsi dutenez.

SINOPSIA

“Cervantina” obrarekin, Ron Lalá taldea berriz ere gaztelaniazko letretako egile nagusiaren unibertsora hurbildu da. Pieza laburren jai bat da, zenbait nobela eredugarriren egokitzapen “ronlaleroak” eszenatoki gainean biltzen dituena. Horiekin lotuta, Entremesen eszena barre-eragileenak, Kixoten sartutako nobela eredugarrien zatiak eta, gainera, beste pieza ez hain ezagun batzuk, hala nola, Persiles, La Galatea, El Viaje del Parnaso... Cervantes onenaren, betiereko eta hurbilenaren ospakizun bat, Ron Lalá taldearen zigilu nahasezinaren zaporea duena.

En un lugar del Quijote lanak nazioartean erabateko arrakasta izan ondoren, konpainiak beste urrats bat eman du Cervantesen literatur mundua esploratzen, haren eszena-hizkuntzako tresnen bidez: umorea, poesia, erritmo zoroa, zuzeneko musika... Elkarrizketa irekia eta konplexurik gabea, ikusleei Miguel de Cervantesen barre inteligentea, sentibera eta sakona kutsatzeko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika