GREZIAKO ARKEOLOGIARI BURUZKO IKASTARO BERRI BAT ANTOLATU DU OIASSO ERROMATAR MUSEOAK

Urt, 2018 Irun, Oiasso Museoa, arkeologi, Grezia

Oiasso Erromatar Museoak “Greziako Arkeologia” ikastaroa antolatu du datozen hilabeteetarako. Klaseak bi txandatan antolatzen dira. astearteetan, 18:00 – 19:00, eta ostegunetan, 11:00 -12:30ean. Aukera hau duela gutxi hasi da eskaintzen aurreko edizioetan izandako eskaera handia dela eta. Otsailetik aurrera, talde bakoitzak hamabi saio izango ditu eta adierazi behar da ikastaroan parte hartu ahal izateko ez dela aurreko ezagutzarik eduki behar. Nahikoa da antzinako Greziarekiko interesa edukitzea.


Ikastaroaren edukiak: Antzinako zibilizazio greziarra garapen artistiko eta kulturalagatik nabarmendu zen eta mendebaldeko kultura eratzen duten alderdi askoren oinarriak jartzeagatik. Ikastaro honetan jarraipena emango zaio 2017ko bigarren seihilekoan emandako programari; dena den, oraingo honetan ardatzak garai klasikoa eta helenistikoa dira. Izena emateko ez da beharrezkoa aurreko ikastaroan parte hartu izana.

Matrikulatzeko epea urtarrilaren 11n irekiko da, eta irekita egongo da plazak bete arte. Matrikulatzeko Oiasso Museoko harrerara joan behar da edo plazaren erreserba egiteko eskatu behar da 943.63.93.53 telefonoan. Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika