AGUSTÍN JIMÉNEZ BAKARRIZKETALARIA IRUNGO AMAIA KULTUR ZENTROAN LARUNBATEAN

Urt, 2018 Irun, Agustin Jimenez, bakarrizketalaria, Amaia K.Z

Datorren larunbatean, hau da, urtarrilaren 13an, Agustín Jiménez bakarrizketalariak “Cursos de Interpretación” izeneko bere ikuskizuna aurkeztuko du 20:00etan Amaia Kultur Zentroan. Dagoeneko salgai daude sarrerak.

Agustín Jiménez (umorista, aktorea, aurkezlea eta bakarrizketalaria) Espainian stand up generoa sortu eta bultzatu dutenetako bat da, eta nahitaezkoa erreferentzia interprete eta egile modura. Telebista kate ugaritan parte hartu izan du aktore, aurkezle, showman eta, tarteka, gidoilari modura. Paramount Comedy telebista katean egin zen ezaguna eta orain Irun bisitatzera dator bere azken ikuskizunarekin: “Cursos de interpretación”.

Sarrerak salgai daude jada 14,60 euroan (9,40€ tarifa murriztua) ohiko tokietan: Luis Marianoko Turismo-bulegoan, kutxasarrerak webean, eta Amaiako leihatilan, ikuskizunaren egunean bertan.

Sinopsia: “Artista izan nahi izan duzu beti. Ez ezazu ukatu. Arrakasta lortzera eta mundua jatera etorri zara, nahiz eta kolesterolaz eta betetzen duten gauzez karga-karga eginda egon. Berdin dio. Gaur zure eguna da. Agustín Jiménezek klaseak eman zizkizula esan ahalko duzu. Gaur profesional bezala barre egiten ikasiko duzu. Gezurretako eta konpromisozko irribarretxorik ez. Zatoz. Zatoz, bai. Show bat al da? Bai, hori ere bada. Zurekin datorrena ezin delako aspertu. Eta bada bakarrizketarik? Baita. Denetik dago. Eta prezio horren truke? Zoratzeko modukoa!”

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika