SUN MAGOAK “MAGIC SPECTACULAR” IKUSKIZUNA EKARRIKO DU AMAIA KULTUR ZENTRORA, AZAROAREN 18an

Aza, 2017 Irun, magia, Amaia Kultur Zentroa, Sun Magoa

Azaroaren 18an, larunbatarekin, 17:00etan, magiak hartuko du Amaia Kultur Zentroko agertokia, Espainiako Magia Sariaren irabazle Sun magoaren eta “Magic Spectacular” ikuskizunaren eskutik. Sarrerak salgai daude dagoeneko, kutxasarrerak atarian, 4,20 euroan.

Sun magoak Magic Spectacular ikuskizuna egiten du, magia-ikuskizun handia, Las Vegaseko estilo bete-betean, eta ikusleak muturreko egoeretan jartzen ditu magiaz, ilusionismoz, eskapismoz eta emozioz betetako ibilbide baten bitartez, argiaren eta soinuaren erritmoari jarraikiz. Ikusleak erabat mendean hartuta izaten ditu emanaldiaren une gorenera iritsi arte: mago batek ur-tanke baten barruan zuzenean egin dezakeen ikuskizun arriskutsuenetako bat.

SUN MAGOA

Iñaki Ruiz edo Sun magoa aditua da muturreko ihesaldiak egiten, ilusio handiak sortzen eta lebitazioak egiten. Bere emanaldiak oso ikusgarriak izaten dira, ongi hautatutako musikarekin, ongi zaindutako eszenografiaz lagunduta eta iluminazio eszeniko bikaina erabiltzen duela. Magiako Sari Nazionala jaso du.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika