2017ko FICABek AURTEN LEHIATUKO DIREN FILMEN ZERRENDA ARGITARATU DU

Ira, 2017 FICAB, Irun, Filmeak,

Berriz ere, jaialdiak iraganeko hainbat kulturen mosaiko osatu bat eskainiko du, bost kontinentetan zehar ibiliz. Paleolitikoa eta Gizateriaren jatorriak izango dira protagonista nagusietako batzuk. Gaurkotasunezko gaiak ere landuko dira; hala nola, Sapiens-en eta Neandertalen arteko bizikidetza, edo pentsamendu sinbolikoaren jatorria eta artearen sorrera.

Hego Afrikako aztarnategi batetik bidaiatuz, historiaurreko artea duten Europako kobazulo nagusietaraino, gogoeta egin ahal izango dugu ea zerk egiten gaituen gizaki. Asiak ere protagonismo berezia izango du: bi film izango dira, Mongolian kokatuta, eta hirugarren bat, Txinan, Gengis Kan handiaren figuraren ikuspegi desberdinetatik jasoz. Eta hortik, Amerikaraino, noiz hasi zen populatzen kontinente hori? Bering-o itsasartetik barrena egin ote zen, beti uste izan denez, ala agian, itsasoz?

Batzuetan, beste diziplina batzuk esploratzeko aukera ematen du arkeologiak. Esaterako, literatura edo zinea. Horrela, bada, adibidez, gaztelaniako letretako ordezkari handiena den Miguel de Cervantesen hondakinen bilaketa ezagutu ahal izango dugu, edo zine frantziarraren Jacques Demy-k zuzendutako “Asto larrua” klasikoaren filmazio-setean arkeologo frantziarrek egindako indusketa jarraitu.

Guztira, 35 film hautatu dira proiekziorako, eta hiru emanalditan banatuko dira. Goizeko emanaldia Heziketa Sailari dagokio; eta hiru urte daramatza inguruko ikastetxeekin lanean. Eta, gero, beste bi emanaldi: 17:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren, ohizko lekuetan: Amaia Kultur Zentroan eta CBAn. Era berea, gogorarazi behar da epaimahaia ikus-entzunezkoen eta arkeologiaren munduko profesional prestigiodunek osatuko dutela, eta haien epaia sari-banaketan emango da jakitera, lehiaketari amaiera emateko. Ohizkoa denez, honako sari hauek ezarri dira:

Zinemaldiko Sari nagusia: 2.000 euroko saria.

Ikus-entzuleen Sari Berezia: 1.000 euroko saria.

Dibulgazio zientifikoaren ARKEOLAN Saria: Zuzkidura ekonomikorik gabea.

Filmen zerrenda:

-El último viaje de la infanta Doña Leonor. Espainia. 2016, 25'

-Cervantes: la búsqueda. Espainia, 2016. 79’

-En busca del futuro perdido. Espainia. 2016, 60'

-Bruniquel-eko Neandertala. Frantzia 2016, 8’

-Ispilu hutsa baino zerbait gehiago. Britainia Handia. 2015, 9’

-Iparreko bidaiaria. Italia. 2016, 8’

-Palermoko Museoa eta bere etorkizuna. Italia. 2016, 12’

-Bordeleko bloke misteriotsuak. Frantzia 2017, 5’

-Begia eta harria. Frantzia 2017, 38’

-Loropeni hiri ahaztua Frantzia 2016, 7’

-Gengis Kanen hilobia, argitutako sekretua. Frantzia. 2016, 90’

-Txina, Han Dinastiaren garaiko altxor galduak Frantzia. 2014, 52’

-29.000 urteko historia bat: Lapedoko Umearen ehorzketaren birsortze irudikatua. Portugal. 2015, 4’

-Handpas. Las manos del pasado. Espainia. 2016, 32’

-Arte sobre piedra. Espainia. 2016, 15’

-Arima azala. Frantzia. 2017, 91’

-Neandertalen azkena. Frantzia. 2015, 52’

-Cromagnon-en begietan. Frantzia. 2015, 8’

-Brontze Aroko britainiar Ponpeia. Britainia Handia. 2016, 69’

-Handa eta Woopa. Frantzia. 2017, 40’

-Outeiro da Chan da Isca. Un nuevo petroglifo en Campo Lameiro. Espainia. 2016, 14’

-Erromanizazioa, gobernua eta lurraldea. Portugal. 2017, 6’

-Ibilaldia Nemausus-en barrena Frantzia. 2016, 10’

-Gurutzea eta koroa. Polonia. 2016, 52'

-Quivira: lautadetako konkistatzaileak. Estatu Batuak. 2016, 28’

-Nire etxea Boroo Gol-en: bost arkeologo suitzar Mongolian. Suitza. 2013, 72’

-Terra X: aurkikuntza aparta Brasilen. Alemania. 2016, 44’

-En busca de la curiara perfecta. Venezuela. 2016, 12’

-El Castillón. Espainia. 2016, 35’

-Argia lur azpian: Cholularen suntsiketa. Mexiko. 2016, 20’

-El Gran Tour de Jorge Bonsor. Espainia. 2016, 67’

-Etruskoen aurpegiak. Italia. 2017, 33’

-Arte prehistorikoa datatzea. Frantzia. 2016, 26’

-Bonaparte: Egiptoko kanpaina. Aurkikuntzak. Frantzia. 2016, 52’

-Estatuak mugitu egiten dira Alexandrian. Egipto. 2016, 34’

Museomix

Oiasso Erromatar Museoak hurrengo egunetako bere agendako jarduna ere ezagutzera eman nahi du. Hain zuzen ere, 'Museomix' da, eta azaroaren 11, 12 eta 13ko asteburuan izango da museoan. Amaitzeko, topaketa bat egingo dute artisten, museoetako langileen eta komunikazioko eta diseinuko espezialisten artean, museoak proposatzen duen erronka batean elkarrekin lan egiteko. Perfil horiek izanik izena eman edo informazio gehiago nahi dutenek eskura dute museoaren posta elektronikoa: actividades.oiasso@irun.org


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika